X10
X10 (ahoskatua, ixa-hamar) blogari, argazkilari eta kaleko artista anonimo euskalduna da, txantiloi artea lantzen duena, baina baita kaleko artearen beste diziplina batzuk[1].
X10 | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kale-artista, grafiti artista eta blogaria |
Izengoitia(k) | X10 |
![]() ![]() ![]() |
![](../I/X10-stencils_santimami%C3%B1e-ekain.jpg.webp)
X10ek txantiloiaren teknikarekin marraztutako irudiak, Ekain eta Santimamiñeko zaldi eta bisonteak, 21. mendera ekarriak.
Lanak
Argazkilaritza
Argazkilari gisa, Pinhole camera teknikarekin egiten ditu argazkiak, eta solargrafiak ere egiten ditu[2].
Kaleko artea
Txantiloiak egiten nabarmendu izan da. Euskal gaiak ere barneratzen ditu horietan. Adibidez, labar arteko Santimamiñeko bisonteekin eta Ekaingo zaldiekin txantiloiak egin izan ditu.
Bere kaleko arte ekintzen adibideak:
- Pi zenbakia marraztu Gatzagako frontoian, hain zuzen ere proportzioak eskatzen zuen puntuan. X10ek bere lana egin ondoren, berriztu egin zuen pilotalekua Leintz Gatzagako Udalak, eta berriztapenean eutsi egin zioten Pi koadroari[3].
- Telegarraio unitatea[4][5]: kale-instalazioa, bideoa eta guzti.
- Itsasteko kartelak: uda-negua aukeratzekoa[6].
- Errepideko seinaleetan interbentzioa: Lenin Gatzaga, Leintz-Gatzagaren ordez[7].
Txantiloi adibideak
- X10en lan handi baten detailea.
- Apoa zapaldua bidegorrian.
- Ekaingo zaldiak eta Santimamiñeko bisontea.
- Roadsworth kale-artistaren ideia batean oinarrituta.
- Leintz Gatzagako frontoian Pi zenbakia margotu zuen, udalak frontoia berriz marraztean mantendu egin zuen irudia.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: X10 ![]() |
- «X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Ingelesez) «Solargraphy» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Leintz-Gatzagako pilotalekua, π koadroa markatuta duela» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Ingelesez) «teletransportation by X10» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Ingelesez) «Teletransportation» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Ingelesez) «switched to summer» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Ingelesez) «Lenin-Gatzaga» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
Kanpoko loturak
- X10ren lanak Flickr-eko bere kontuan.
- X10en bloga: Pasartetxoak.
- X10 Twitterren: @x10tweet
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.