Wynton Marsalis

Wynton Marsalis (New Orleans, 1961eko urriaren 18a) Estatu Batuetako musika klasikoko eta jazz-musikako tronpeta-jotzailea da.

Wynton Marsalis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWynton Learson Marsalis
JaiotzaNew Orleans, 1961eko urriaren 18a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaEllis Marsalis
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Benjamin Franklin High School (en) Itzuli
New Orleans Center for Creative Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Vacchiano (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, jazz trumpeter (en) Itzuli, musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria eta classical trumpeter (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Jazz at Lincoln Center (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoajazza
bluesa
Dixielanda
musika klasikoa
neo-bop jazz (en) Itzuli
Musika instrumentuatronpeta
DiskoetxeaBlue Note
Columbia Records
Sony Classical
Marsalis Music (en) Itzuli

wyntonmarsalis.com
IMDB: nm0550368 IBDB: 494962
Facebook: wyntonmarsalis Twitter: wyntonmarsalis MySpace: wyntonmarsalis Vimeo: wyntonmarsalis Spotify: 375zxMmh2cSgUzFFnva0O7 iTunes: 462954 Last fm: Wynton Musicbrainz: 0d74dcc7-5684-4695-830f-a9846aad8ba9 Songkick: 190243 Discogs: 253392 Allmusic: mn0000961688 Deezer: 69689 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gaztetatik erakutsi zuen jazzerako zaletasuna, aitaren eraginez batez ere, jazzeko irakaslea baitzuen. 12 urte zituela hasi zen tronpeta jotzen, eta ikasketak osatu ondoren, 20 urterekin, birak egin zituen Jazz Messengers eta VSOP taldeekin. 1981ean Wynton Marsalis lehen diskoa grabatu zuen, eta handik bi urtera kaleratu zuen Trumpet Concertos, musika klasikoko debuta. 1984. urtean kategoria klasikoko eta jazzeko Grammy sariak irabazi zituen (bera izan zen hori lortzen lehena). Marsalisen kontzertuei eta grabazioei esker itzal handia lortu du jazzak, eta musika klasikoaren ospea irabazi du. Aurrez aipatutakoez gainera, azpimarratzekoak ditu Majesty of the Blues (1989) eta Soul Gestures in Southern Blue (1991) trilogia, New Orleansko erroetarako itzulera agertzen dutenak, nahiz eta estilo modernoa izan. 1993an City Movement ballet modernorako musika idatzi zuen. Izan ere, 1980ko hamarraldian, jazzean buru-belarri lan egin ondoren, musika klasikoaren alorrean murgildu zen, eta 1993an Kathleen Battle sopranoarekin emanaldiak eskaini zituen. 1997an musikako Pulitzer saria irabazi duen lehenengo jazz-musikagilea bihurtu zen, Blood on the Fields diskoarekin.

Disko-hautaketa

  • 1981 Wynton Marsalis' Columbia
  • 1983 Think of One Columbia
  • 1985 Black Codes (From the Underground) Columbia
  • 1985 JMood Columbia
  • 1986 Live at Blues Alley Columbia
  • 1987 Carnaval Hunsverger
  • 1989 Crescent City Christmas Card Columbia
  • 1989 Tune in Tomorrow Columbia
  • 1991 Blue Interlude Columbia
  • 1992 In This House, On This Morning Columbia
  • 1992 City Movement Columbia
  • 1994 Joe Cool's Blues Columbia
  • 1999 Standard Time, Vol. 6: Mr. Jelly Lord Columbia
  • 1999 The Marciac Suite Columbia
  • 2002 All Rise (Sony Classical)
  • 2007 From the Plantation to the Penitentiary (Blue Note)
  • 2008 Two Men With The Blues (Blue Note)
  • 2009 He and She
  • 2010* From Billie Holiday to Edith Piaf Live in Marciac

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wynton Marsalis Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Louisiana
Artikulu hau Louisianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.