Wynne marasmio
Wynne marasmioa (Marasmius wynneae) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako ez du balio. Zapore desatsegina du.
Wynne marasmioa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Marasmius |
Espeziea | Marasmius wynneae M. J. Berkeley & C. E. Broome
|
Sinonimoa: Marasmius wynnei.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa edo ganbila. Lehorrean kolorea, arrexkatik gris-bioletara doa, erdian okre samarrekoa izaten du. Ertza higrofanoa eta zeharrargia du.
Orriak: Lehenbizi gris-more kolorekoak, gero bioleta ilunak; zabal, libreak, meheak, orritxo ugarirekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrirantz, zurbila goialdean, arrosakara-arrexka oinarrian, pixka bat korneoa.
Haragia: Zurixka, urtsua, oso mehea, almendra mikatzen usaina du.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Wynnei epitetoa, naturalista ingeles baten omenez da.
Jangarritasuna
Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Nahasketa arriskua
Collybia confluens delakoarekin. Marasmius cohaerens espeziearekin ere bai, hau oso antzekoa da, baina oin lakatua eta oso iluna du.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Mendiko pagadietan, erdi usteldutako orbeletan, ale asko pilatutako taldeetan.[5]
Banaketa eremua
Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 258 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 264 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 293 or. ISBN 84-87997-86-4..