Wymysorys
Wymysorys edo wilamowicera (Wymysiöeryś) Poloniako Wilamowice herrian hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntzen familiako mikrohizkuntza da. Hizkuntza galzorian dago. Gaur egun 70 hiztun inguru besterik ez ditu, horietatik gehienak adinekoak direla.
Wymysorys | |
---|---|
Wymysiöeryś | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Polonia |
Hiztunak | 70 lagun inguru |
Eskualdea | Wilamowice |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | Wymysiöeryśy Akademyj |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Central German (en) East Central German (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | wym |
Ethnologue | wym |
Glottolog | wymy1235 |
Wikipedia | wym |
UNESCO | 1474 |
IETF | wym |
Historia
Wymysorys hizkuntza XII. mendeko erdialdeko goi-alemanetik datorrela uste bada ere, behe-aleman, nederlandera, frisiera, poloniera, ingelesa eta eskoziera hizkuntzen eragin nabarmena izan du. Wilamowicetarrak, segur aski, XIII. mendean Poloniara joandako herbeheretarren, alemanen eta eskoziarren ondorengoak dira.
Wymysorysaren erabilera hedatua zegoen 1945era arte, Poloniako agintari komunistek honen erabilera debekatu zutenean. Nahiz eta 1956an debekua kendu, polonierak wymysorysaren lekua hartu zuen, batez ere belaunaldi gazteen artean. 2006ko datuen arabera, bakarrik 70 lagun inguruk zekiten hizkuntza, gehienak adinekoak izanik.
2007ko uztailaren 18an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak wymysorys hizkuntza erregistratu zuen eta wym ISO kodea esleitu zion.
2013ko azaroaren 7an Wymysorysaren Akademia (Wymysiöeryśy Akademyj) sortu zuten Varsoviako Unibertsitatean wymysorysaren inguruko informazioa biltzeko eta hizkuntza suspertzeko.
Alfabetoa
Alfabetoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
a | ao | b | c | ć | d | e | f | g | h | i | j | k | ł | l | m | n | ń | o | ö | p | q | r | s | ś | t | u | ü | v | w | y | z | ź | ż | |||
A | AO | B | C | Ć | D | E | F | G | H | I | J | K | Ł | L | M | N | Ń | O | Ö | P | Q | R | S | Ś | T | U | Ü | V | W | Y | Z | Ź | Ż |
Adibideak
Sehaska-kantak
|
|
edo | |
|
|
Literatura
Wilamowicerazko olerkaririk ezagunenak hurrengoak dira: Florian Biesik XIX. mendean, Józef Kuczmierczyk XX. mendean eta Józef Gara XXI. mendean.