Wurtzen erreakzio
Wurtzen erreakzioaren bidez bi alkil halurok sodio metalikoaren presentzian eta eterrezko disoluzio lehor batean errakzionarazten dira alkano luzeago bat eratzeko. Charles Adolphe Wurtz kimikariak garatu zuen
Beste metal batzuk ere baliatu izan dira Wurtzen erreakzioa bideratzeko hala nola zilarra, zinka, indioa eta burdina[1].
Erabilgarritasuna
Wurtz-en erreakzioa gutxi baliatzen da albo-erreakzioak dituelako. Ia-ia alkano simetrikoen sintesira mugatzen da erabilgarritasuna. Izan ere, bi alkil haluro diferente baliatzen badira, produktua nahaste bat da nondik zaila izaten den bereiztea osagai bakoitza. Halaber, erreakziobidea erradikal askeen bidez doanez, alkenoak sor daitezke albo-erreakzio gisa[1]. Alkil haluro tertziarioen kasuan erreakzioa ez dabil.
Hala ere, hiru kasutan egokia da:
- Kate luzeko eta pisu molekular handiko alkanoak lortzeko. Adibidez,
- Zikloalkano txikienak eratzeko.
- Silanoa kate karbonatu batean txertatzeko.
Erreferentziak
- Smith, Michael, October 17-. (2013). March's advanced organic chemistry : reactions, mechanisms, and structure.. (7th edition. argitaraldia) ISBN 978-1-118-47221-7. PMC 808990407. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).