Wudang mendiak
Wudang mendiak (txinera sinplifikatuz: 武当山; txinera tradizionalez: 武當山; Pinyineraz: Wǔdāng shān) Txinako Hubei probintziaren ipar-mendebaldean daude. Mendi gailurrik nagusiena Tianzhu (Zeruko Habea) da eta inguruan dituen gainerako 72 tontorretan gailentzen da. Wudang mendietako antzinako etxe multzoa UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1994an.
Wudang mendietako antzinako etxe multzoa1![]() | |
![]() Wudang Mendiko tenplu taoista. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, vi |
Erreferentzia | 705 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 32°24′03″N 111°00′14″E |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Mendi hauetan taoismoarekin erlazionatutako hainbat borroka arte sortu omen ziren, zeinetan Wudangquan edo Wudai Pai edo Wudang borroka estiloa, eta erlazionatutako beste estilo batzuk, Pa Kua Chuan, Ba Ji Quan, Tai Chi Chuan, eta abar nabarmentzen diren. Elezaharrak txinatar borroka arteen barneko estiloen jatorria egozten dio Wudang mendietako eskualdeari.
Wudang mendiak nabarmentzen dira tenplu taoisten nukleoa izateagatik eta taoismoaren eta txinatar medikuntza tradizionalaren maisu nabarmeneko bere tradizio historikoagatik.
Ikus, gainera
- Taoismoa
- Tai chi chuan
- Chi kung
- Txinako borroka arteak