Wormseko dieta
1521eko Wormseko dieta[1] (alemanez: Reichstag zu Worms) Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzarra izan zen.
Wormsen (Alemania) egin zen, 1521eko urtarrilaren 28tik maiatzaren 25era, Karlos V.a enperadoreak deitua. Bertan Luterok ez zuen bere dotrina ukatu eta Inperiotik erbesteratzera kondenatu zuten, haren obrak suntsitzea eta Elizaren ondasunak itzultzea agintzeaz batera. Halaber, Karlos V.ak bere anaia Fernandori zenbait lurralde eman zizkion (Austria, Estiria, etab.) eta Gaztelako komunitateetan matxinatu guztiak traidoretzat hartu zituzten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.