Working Girl
Working Girl (euskaraz Neska Langilea) 1988ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama-komedia filma bat da. Harrison Ford, Sigourney Weaver eta Melanie Griffith aktoreek antzeztu zuten.
Working Girl | |
---|---|
Carly Simonen filma | |
Egilea(k) | Carly Simon |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Working Girl |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mike Nichols |
Gidoigilea(k) | Kevin Wade |
Antzezlea(k) | |
Melanie Griffith Harrison Ford Sigourney Weaver Alec Baldwin Joan Cusack Philip Bosco Nora Dunn Oliver Platt Kevin Spacey Olympia Dukakis Amy Aquino (en) Jeffrey Nordling Robert Easton David Duchovny Caroline Aaron Zach Grenier Timothy Carhart Marceline Hugot Ricki Lake Elizabeth Whitcraft Suzanne Shepherd | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Douglas Wick |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Ekoizle eragilea | Robert Greenhut |
Edizioa | Sam O'Steen (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Patrizia von Brandenstein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carly Simon |
Argazki-zuzendaria | Michael Ballhaus |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Douglas Wick Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Melanie Griffith Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Sigourney Weaver Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Joan Cusack Zuzendari onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Mike Nichols |
1988ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen ("Let the River Run", Carly Simon), bai eta bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso ere.
Argumentua
Tess McGill (Melanie Griffith) heziketa egokia jaso eta bizitzan aurrera egiteko gogo bizia duen idazkari saiatu eta langilea da. Enpresa berri batean lanean hasi eta Katherine Parker (Sigourney Weaver) izeneko oso azaleko izaera duen emakumezko zuzendariaren idazkaria bilakatuko da. Hura oporretara joatean, Tess une hartako lan eta betebeharrez arduratu beharko da. Katherinen bulegoan agiri batzuen bila ari dela, Tessek berebiziko aurkikuntza egingo du: berak Katherinentzat prestatu eta hark inongo interesik ez zuela ziurtatu zion txosten batean oinarritutako negozio egitasmo garrantzitsu bat, honela bada, Katherinek modu zitalean Tessek landutako txostenaz hark egina balitz bezala jabetu eta haren onura profesionalerako etekina atera diola jabetuko da.
Aktoreak
- Harrison Ford: Jack Trainer
- Melanie Griffith: Tess McGill
- Sigourney Weaver: Katharine Parker
- Alec Baldwin: Mick Dugan
- Joan Cusack: Cynthia
- Philip Bosco: Oren Trask
- Nora Dunn: Ginny
- Oliver Platt: David Lutz
- James Lally: Turkel
- Kevin Spacey: Bob Speck
- Elizabeth Whitcraft: Doreen DiMucci
- Jeffrey Nordling: Tim Rourke
- Robert Easton: Armbrister
- Olympia Dukakis: Pertsonaleko Zuzendaria
- Amy Aquino: Alice Baxter (Tessen idazkaria)
- Timothy Carhart: Tim Draper
- David Duchovny: Tessen urtebetetze jaieko laguna
- Zach Grenier: Jim
- Ricki Lake: Ohorezko dama
- Lloyd Lindsay Young: TBko eguraldi gizona
Kanpo estekak
- Working Girl filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Working Girl filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)