Woodrow Wilson
Thomas Woodrow Wilson (1856ko abenduaren 28 – 1924ko otsailaren 3) Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen. Politika berrizalea egin zuen eta berrikuntza demokratiko ugari abiarazi zituen: besteak beste, aduana zergak murriztu zituen, bankuei kontrol federala ezarri zien, trusten eragina murrizteko ahaleginak egin zituen, zortzi orduko laneguna ezarri zuen eta emakumeei boto eskubidea aitortu zien (1920). Nazioartean, Hego Amerikako lurraldeen gaineko kontrola areagotu nahi izan zuen; horretarako armak eta neurri ekonomikoak erabili zituen.[1]
Woodrow Wilson | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||||||||
1913ko martxoaren 4a - 1921eko martxoaren 4a ← William Howard Taft - Warren Gamaliel Harding → Hautetsia: 1912 United States presidential election (en) , 1916 United States presidential election (en)
1912ko azaroaren 5a - 1913ko martxoaren 4a ← William Howard Taft - Warren Gamaliel Harding → Hautetsia: 1912 United States presidential election (en)
1911ko urtarrilaren 17a - 1913ko martxoaren 1a ← John Franklin Fort (en) - James Fairman Fielder (en) →
1902 - 1910 ← Francis Landey Patton (en) - John Aikman Stewart (en) →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Woodrow Wilson | ||||||||||
Jaiotza | Staunton city konderria eta Woodrow Wilson Birthplace (en) , 1856ko abenduaren 28a | ||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||
Bizilekua | Woodrow Wilson Boyhood Home (en) | ||||||||||
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa | ||||||||||
Heriotza | Washington eta Woodrow Wilson House (en) , 1924ko otsailaren 3a (67 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Washingtongo Katedral Nazionala | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Joseph Ruggles Wilson | ||||||||||
Ama | Janet Woodrow | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Ellen Axson Wilson (1885eko ekainaren 24a - 1914ko abuztuaren 6a) Edith Bolling Galt Wilson (en) (1915eko abenduaren 18a - 1924ko otsailaren 3a) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Virginiako Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea 1886) Doktoretza : politika zientzia, zientzia historikoa Davidson College (en) (1873 - 1874) Princetongo Unibertsitatea (1875 - 1879) Artean graduatu | ||||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||||
Tesi zuzendaria | Herbert Baxter Adams Richard T. Ely (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa alemana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua, akademikoa, estatu-politikaria, politologoa, legelaria, irakaslea eta idazlea | ||||||||||
Lantokia(k) | Princeton | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Bryn Mawr College Virginiako Unibertsitatea Wesleyar Unibertsitatea Princetongo Unibertsitatea (1874 - | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Amerikako Sozietate Filosofikoa Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Linzeen Akademia American Historical Association (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Accademia delle Scienze di Torino | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||||||||||
New Jerseyko gobernatzailea 1910ean izendatuta, 1913an hautatu zuten presidente. Lehen agintaldian lege ugari jarri zituen indarrean. Berriro 1916an aukeratua, bigarren agintaldi horren ardatz nagusia Lehen Mundu Gerra izan zen: neutral izateko ahaleginak egin zituen, baina alemaniarrek Estatu Batuen ontziak hondoratu ondoren, gerran sartu behar izan zuen. Aliatuen alde eginda, 1917an Europara soldaduak bidaltzen hasi zen. Herrialdeko ekonomia kontrolatu zuen eta maileguen bidez behar adina diru bildu zuen. Gerraren kontrako mugimenduak, Alderdi Sozialistakoa esaterako, geldiarazi eta isilarazi zituen. Afera militarretatik at, Aliatuei eman zien dirulaguntza eta hornidurei esker, haien garaipena ahalbidetu zuen. Parisa joanda, Versaillesko Hitzarmena osatzen lagundu zuen, eta Nazioen Ligaren sortzaileetako bat izan zen. Nolanahi ere, AEBetako senatuak ez zuen Versaillesko Hitzarmena baieztatu, eta, horren ondorioz, herrialdea Nazioen Ligatik kanpo geratu zen. Barne politikari dagokionez, gerra garaiko oparotasuna gerraosteko depresio bihurtu zen. Gainera, grebak eta arraza-istiluak ugaritu ziren.
1919ko Bakearen Nobel Saria eman zioten. 1919an elbarritasunak jo zuen, eta bere agintaldia bukatu zenean politika utzi zuen.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak