Wollastonita
Wollastonita kaltziodun inosilikatu bat da (CaSiO3). Batzuetan burdina, magnesioa eta manganesoa eduki dezake kaltzioaren ordez. Zuria izan ohi da. Metamorfismoaren ondorioz sortzen da arroka kaltzikoetan (kareharrietan, adibidez) non silikatodun arrokak dauden.
Wollastonita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Inosilikatoa |
Formula | CaSiO3 |
Dana sailkapena | 65.2.1.1c |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.DG.05 |
Sistema kristalino | Triklinikoa |
Talde espazial | triclinic-pedial (en) |
Eponimoa | William Hyde Wollaston |
Identifikazioa | |
Kolorea | Zuria, kolorgea edo grisa |
Habitoa | Masibo lamelarra, konpaktua, haritsua edo batzuetan taula formakoa |
Distira | bitreoa |
Errefrakzio indizea | a=1.628, b=1.639, g=1.642 |
Marra | Zuria |
Urtze puntua | 1540 °C |
Disolbagarritasuna | HClan disolbagarria, uretan ez. |
Asoziazioetan granate, vesuvianita, diopsido, tremolita, epidota, plagioklasa eta kaltzitarekin agertzen da. William Hyde Wollastonen omenez ematen zaio izena.
Txina da munduan gehien sortzen duen herria. Zeramiketan eta frikzioa dagoen materialetan erabili ohi da. Baita ere metalgintzan, margoetan eta plastikoetan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.