Wolfgang Paul
Wolfgang Paul (Lorenzkirch, Saxonia, 1913ko abuztuaren 10a- Bonn, Ipar Renania-Westfalia, 1993ko abenduaren 7a) alemaniar fisikaria izan zen. Municheko Unibertsitatean eta Berlingo Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. 1952an Bonngo Unibertsitatean eskolak ematen hasi zen, eta ospe handiko ikertzaile bihurtu zen. Matematika fisikaren alorretan aplikatzeko bideak aztertu zituen batez ere. 1989an, Hans Georg Dehmelt eta Norman Foster Ramseyrekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, materiaren oinarrizko partikulak aztertzeko eta lantzeko teknikak sortzen egindako lanagatik. Teknika horiei esker aurrerapen handiak egin dira maiztasun erradioaktiboen ezagutzan.
Wolfgang Paul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lorenzkirch (en) , 1913ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Bonn, 1993ko abenduaren 7a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Poppelsdorfer Friedhof (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Unibertsitate Teknikoa Municheko Teknologia Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Hans Kopfermann (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Peter Toschek (en) Hans-Hellmut Nagel (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Bonn eta Göttingen |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Unibertsitate Teknikoa Göttingengo Unibertsitatea Bonngo Unibertsitatea (1952 - 1993) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Göttingen Eighteen (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Göttingengo Zientzien Akademia |
pi.uni-bonn.de… | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.