Wolfgang Hildesheimer
Wolfgang Hildesheimer (Hanburgo, Alemania, 1916ko abenduaren 9a - Poschiavo, Suitza, 1991ko abuztuaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
Wolfgang Hildesheimer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1916ko abenduaren 9a |
Herrialdea | ![]() Palestinako Britainiar Mandatua (1933 - |
Heriotza | Poschiavo, 1991ko abuztuaren 21a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Frensham Heights School (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, margolaria, antzerkigilea, musika-historialaria, musikagilea, biografoa, idazlea, eszenografoa, artista grafikoa, interpretea eta editore-laguntzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Genero artistikoa | Irrati-antzerkia |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
1937tik 1939ra bitartean, agertokiko pintura eta muntaketa-lanak egin zituen Central School of Arts and Crafts eskolan, Londresen. 1946tik 1949ra bitartean, gudarostean, interprete gisa jardun zuen, eta Nurenbergeko gerra-prozesuetako hitzarmenen erredakzio-lana egin zuen.
Marrazkilari eta kazetari gisa lan egin ondoren, 1950ean, berriz ere, buru-belarri hasi zen idazten. Bere obran fikzioa eta errealitatea nahasten dira beti: Lieblose Legenden (1952, Maitasunik gabeko elezaharrak), Paradies der falschen Vögel (1953, Hegazti faltsuen paradisua). Bigarren eleberri horretan, pertsonaia faltsu batzuek aurre egiten diote, gaiztakeria satirikoz, gezurrez eta faltsukeriaz betetako munduari. Über das absurde Theater (1960, Antzerki absurdoaz) eta Interpretationen (1969, Interpretazioak) saiakeretan, ikuspegi ironiko hori halako urruntze borondatezko bihurtu zen: errealitatea distantziatik baizik ezin da antzeman, eta horrela ere, zerbait absurdoa bezala soilik.
Hildesheimerrek, nahiz eta 47ko Taldeko bileretan parte hartu, ez zion sekula jarraitu H. Böll edo Gunter Grassek irekitako ildoari; berak hartu zuen bidea, oso bestelakoa, James Joyce, Samuel Beckett edota Albert Camusi jarraituz osatu zuen. Absurdoaren kontzeptua bere produkzio osoaren funtsa izan zen handik aurrera. Horren ondorioz, haren obrak halako tonu malenkoniatsu bat hartu zuen, bai antzerki-lan batzuetan, Spiele, in denen es dunkel wird (1958, Gaua sartzen den obrak), bai irratirako idazlanetan, Herrn Walsers Raben (1960, Walser jaunaren beleak), bai tragikomedietan, Die Verspätung (1961, Atzerapena).
1975. urte ingurura arte, haren obrak gero eta atzerago egin zuen, benetako barne-bakarrizketa bihurtu arte: Monolog (1974, Bakarrizketa), Tynset (1965) eta Masante (1973). Obra horietan, fantasiaren eta errealitatearen eta iraganaren eta orainaren arteko asoziazio-joko bat da barneko eta kanpoko munduen arteko gatazka. Auzi hori bera agerian geratu zen Mary Stuart (1971) antzerki-lanean ere, non, pertsona baten nortasunaren eraikuntza-prozesuaren bitartez, prozesu historiko oso bat islatzen den. Hala gertatzen da, halaber, Mozart eta Marboten biografiekin, fikzioa eta errealitatea nahasturik, ostera ere.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wolfgang Hildesheimer ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.