Woldemar Voigt
Woldemar Voigt (Leipzig (Alemania), 1850eko irailaren 2a- Göttingen (Alemania), 1919ko abenduaren 13a) alemaniar fisikaria izan zen eta Voigt efektua aurkitu zuen. Voigt, fisika teoriako irakasle izan zen Göttingeneko unibertsitatean. Tensore zehaztapenak erabili zituen lehena izan zen. Horrez gain, Voigt idazkera asmatu zuen elastikotasun teoriaren bigarren mailako tensoreetan erabiltzen zena.
Woldemar Voigt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leipzig, 1850eko irailaren 2a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Göttingen, 1919ko abenduaren 13a (69 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Königsbergeko Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Franz Ernst Neumann |
Doktorego ikaslea(k) | Paul Drude Ralph Smith Minor (en) Alfred Robb (en) Fritz Schmidt (en) Burton Evans Moore (en) August Wiegrefe (en) Jan Norbert Kroo (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta kristalografoa |
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzien Bavariar Akademia Göttingengo Zientzien Akademia Linzeen Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Q1303845 |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra |
Voigten transformazioa
1886 inguruan, Voigt, Albert Einsteinek erlatibitatearen teoriaren formulatzerakoan egin zuen eran, higiduran zeuden gorputzen perspektiba ikerketan hasi zen.
Lorentzen eraldaketaren antzeko eraldaketa ekuazioak deduzitzen lehena izan zen, Voigten eraldaketa, eta eraldaketa honetan uhin ekuazioaren aldaketa eza frogatu zuen. Zeharkako uhinen ekuazio bereizgarri partzial batekin eta Galileoren eraldaketa orokor batekin hasi zen.
Lorentzek azpimarratzen duen bezala, Voigtek Lorentzen eraldaketa aurreikusita dauka. Voigtek 1887an egin zuen lanak erlatibitatearen teoria modernoaren sortzaile izendatzeko balio beharko luke, 1903an lan hori Annalen der Physik-en aitatu baitzuten. 1887ko Lorenz Voigekin izandako gutunak ere badaude eta 1888ko Michelson eta Morleyren esperimentua ere bai.
Eraldaketa horrela idatz daiteke:
- ,
eta zen Lorentz faktorea.