Wojciech Witold Jaruzelski

Wojciech Witold Jaruzelski (Kurow, 1923ko uztailaren 6a -, Varsovia, 2014ko maiatzaren 25a) poloniar militarra eta politikari komunista izan zen. Poloniako langileen alderdi komunistako burua izan zen 1981etik 1990era, Poloniako Lehen Ministroa 1985etik 1989ra eta Poloniako lehendakaria 1989tik 1990era. Poloniako aldaketa politikoaren eragile nagusietako bat izan zen.

Wojciech Witold Jaruzelski


1. Poloniako presidentea

1989ko uztailaren 19a - 1990eko abenduaren 22a
Bolesław Bierut - Lech Wałęsa

Poloniako Lehen Ministroa

1981eko otsailaren 11 - 1985eko azaroaren 6a
Józef Pińkowski (en) Itzuli - Zbigniew Messner (en) Itzuli
Member of the Sejm of the Polish People's Republic (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKurów, 1923ko uztailaren 6a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia, 2014ko maiatzaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Military Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaWładysław Jaruzelski
AmaWanda Jaruzelska
Ezkontidea(k)Barbara Jaruzelska  (1960 -  2014ko maiatzaren 25a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaQ63531333 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAkademia Sztabu Generalnego (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaSociety of Fighters for Freedom and Democracy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
GraduaQ16636084 Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
Poloniako Langileen Alderdia

wojciech-jaruzelski.pl
IMDB: nm0419018 Discogs: 1665269 Find a Grave: 130336117 Edit the value on Wikidata

1939an, Polonian sartu ziren oste sobietarrek Sobiet Batasunera eraman zuten preso Gulagera. Han, lan behartuetan ibili zen preso. Han emandako denboran, erredura larriak pairatu zituen begietan elur argiaren ondorioz; harrezkero, betaurreko ilunak erabili zituen sarritan. Handik lau urtera, sobietar agintariek antolatutako poloniarren armada gorrian hasi zen, nazien aurkako borrokan.

1947an hasi zen langileen alderdian, eta kargu asko izan zituen 1981ean buruzagi izatera iritsi zen arte. 1981ean, neurri gogorrak hartu zituen Poloniako oposizioaren aurka, Solidarnosc sindikatua legez kanpo utzi zuen eta gerra-legea ezarri zuen biztanle guztientzat. 1982ko urrian, sindikatu libreak desagerrarazi eta eredu berriko sindikatu ofizial bat eratu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Witold Jaruzelski Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.