Ludwig Wittgenstein

Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a) filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen, eta bere hautu etikoak bere filosofiarekin estu loturik izan ziren. Itzal handieneko filosofoetakoa izan zen XX. mendean.

Ludwig Wittgenstein

(1930)
Bizitza
JaiotzaNeuwaldegg (en) Itzuli, 1889ko apirilaren 26a
Herrialdea Austria  (1889ko apirilaren 26a -  1938)
 Erresuma Batua  (1938 -  1951ko apirilaren 29a)
BizilekuaSkjolden (en) Itzuli
Wiener Neustadt
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaCambridge, 1951ko apirilaren 29a (62 urte)
Hobiratze lekuaAscension Parish Burial Ground (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
AitaKarl Wittgenstein
AmaLeopoldine 'Poldy' Kalmus
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
LeinuaWittgenstein family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Bundesrealgymnasium Linz Fadingerstraße (en) Itzuli
(1903 - 1906)
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
(1906ko urriaren 28a - 1908) Diplom (en) Itzuli : ingeniaritza
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
(1908 - 1911)
Trinity College
(1911 - 1913)
Hezkuntza-mailadoktoretza
TesiaTractatus Logico-Philosophicus (en) Itzuli
Tesi zuzendariaBertrand Russell
Frank P. Ramsey (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Reuben Goodstein (en) Itzuli
Casimir Lewy (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakphilosopher of language (en) Itzuli, architectural theoretician (en) Itzuli, katedraduna, logikaria, matematikaria, aforista, epistemologoa, filosofoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Trinity College  (1929 -  1947)
Lan nabarmenak
InfluentziakBertrand Russell, Søren Kierkegaard, Gottlob Frege eta Arthur Schopenhauer
Mugimenduafilosofia analitikoa
Musika instrumentuaKlarinetea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

wittgen-cam.ac.uk
Musicbrainz: 76f1379e-b20b-4d6d-8c6c-2b2fdc391bd7 IMSLP: Category:Wittgenstein,_Ludwig Find a Grave: 5887946 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ludwig Wittgenstein 1889an jaio zen Vienan, jatorri juduko familia aberats eta ikasi batean. Aita Austro-Hungariar Inperioko altzairu enpresaburu nabaria zen eta ama Vienako merkatari eta lurjabe handien familia bateko alaba. Vienako goi burgesiaren familia nagusi bat izatera heldu ziren. Aitaren nahiz amaren aldetik jatorriz judua izan arren, katolizismoan hezia izan zen, amaren fedeari jarraiki. Gurasoek kultur zaletasun handia zuten, eta beren seme-alabengan sentsibilitate artistikoa eta jakinmina pizten eta handiustea baztertzen saiatu ziren. Wittgensteinen gurasoen Vienako jauregian Brahms eta Mahler konpositoreek musika ekitaldiak maiz egiten zituzten; Ludwig Wittgensteinek musikarekiko lilura erakutsi zuen bere bizitzan osoan. Haren aita arte bildumagile eta mezenas esanguratsua ere izan zen; hain zuzen, Klimtek bere arrebaren ezkon-erretratua margotu zuen, egun haren lan famatuenetakoa dena. Austria-Hungariako Inperioaren amaierako Vienan garapen kultural handia izan zen, zientzia, arte eta pentsamenduaren hainbat esparrutan, berrikuntza aldarrikatzen zuena, politikan nahiz kulturan. Ludwig Wittgensteinengan eragin handia izan zuen giro horrek eta bere bizitza intelektualean zehar planteamendu berriak eta erradikalak garatzen saiatu zen beti.

Gurasoek zortzi seme-alaba izan zituzten eta Ludwig gazteena izan zen. Semeak aitaren negozioen ardura hartzeko heziak izan ziren txikitatik. Hala, etxean hezi zituzten, eskolako ohitura ustez txarrak har ez ditzaten. Presio horrek eta familiaren beste gorabehera eta joera depresiboek ondorio tragikoak ekarri zituzten: Ludwigen hiru anaiak bere buruaz beste egin zuten. Ludwig Wittgensteinek berak ere joera eta pentsamendu suizida argiak izan zituen bere bizitzan zehar. Gurasoen etxean ikasi zuen 14 urte bete arte. Ondoren, institutu tekniko batera joan zen ikastera, itxuraz trebetasun teknikoa erakutsi baitzuen etxean eta bide batez aitaren nahiari men egin aldera. Ingeniaritza mekanikoko ikasketak bukatu eta Manchesterko eskola tekniko batera joan zen ikasketak sakondu eta ikerketan aritzeko. 1910 urtean propultsio-motor aeronautikoa asmatu eta patentatu zuen. Beste ingeniari baten eskutik, haren asmaluntza 1940ko hamarkadan arrakastaz probatu zen.

Baina Gottlob Frege eta Russellen obrak irakurri zituenean, logika eta matematikaren oinarri filosofikoez kezkatu zen eta Cambridgera joan zen Russellekin logika eta filosofia ikastera. Horrekin eztabaida sakonak izan zituen matematikaren oinarriaren inguruan eta hizkuntza logikoari buruz. 1913ko hasieran bere aita hil eta oinordekotza oparoa jaso zuen. Berehala, dirutza baten dohaintza egin zien artista zenbaiti; Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, bere herentzia osoa anai-arreben artean banatu zuen. Bitartean, Cambridgeko giro akademikoaz gogaiturik, 1913ko bukaeran Norvegiara joan zen hausnarketarako giro lasaiago baten bila. Pentsio batean bizi zen aurrena, baina 1914ko hasieran etxola baten eraikitzen hasi zen toki bakarti batean, 1921 arte.

1950ean minbizia diagnostikatu zioten eta Vienara joan zen bere idazlanak ordenatu eta argitaratzeko aginduak emateko. 1951n hil zen.

Lanak

  • Tractatus logico-philosophicus. 1921.
  • Ikerketa filosofikoak (Philosophische Untersuchungen). 1953

Mundua, pentsamendua eta lengoaia

Wittgenstein, bere pentsamenduaren lehen fasean, Russellen jarraitzaile izan zen, bere "Tractatus" liburuan antzeman daitekeen bezala. Liburu horretan, filosofiaren arazoak aztertu eta horiek gure hizkuntzaren logika ez ulertzean oinarritzen dela esaten du. Horrela, Wittgensteinek filosofiaren arazoak konpondu nahi ditu, hizkuntza gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak, hain zuzen. Izan ere, hizkuntzaren erabilera desegokiak proposizio faltsuak sortzen ditu. Beraz, hizkuntza arruntean askatasun handiegia onartzen denez, konfiantza osoa jartzen da sortutako hizkuntza artifizialean (zientziarena) eta logikaren bitartez lan egiten da.

Tractatus-en helburua egia logikoen izaera argitzea da, eta hizkuntzak mundua osatzen duten gertakariak marrazteko eta deskribatzeko proposizioak ditu. Horrela, hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen erlazioa aztertzen du, haien elementu komuna egitura edo forma logikoa dela baieztatuz. Izan ere, mundua pentsamenduen bidez ezagutzen da. Bi horien arteko harremanak isomorfikoak (forma berdinekoak) dira: objektu bati hura izendatzen duen izena dagokio, eta gertakari bati hura irudikatzen duen proposizioa dagokio.

Proposizioak

Tractatus idazlanaren doktrina nagusia esanguraren teoria piktorikoa da. Horren arabera, mintzaira proposizioek eratzen dute eta proposizioen pentsamenduen adierazpide hautemangarriak dira.

Proposizio guztiek zentzua edo forma logikoa eduki behar dute, eta teknika logiko batzuk erabiliz, horiek analiza daitezke. Baina horrelako analisirik egin ezin zaien proposizoak pseudo-proposiziotzat hartzen dira (horien artean, filosofia-proposizioak), horiek ez direlako gertakariak. Metafisikariak munduaren logikaren forma deskribatzen ahalegintzen dira, hori ezinezkoa bada ere. Beraz, proposizio egiazkoak edo enpirikoak munduari buruzko egoera gertagarriak deskribatzen dituzte. Wittgensteinen ustez, proposizio batzuk egiazkoak dira nahitaez, zentzudunak edo tautologikoak, eta haien ukapenak kontraesan bat adierazten dute. Horiek munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute, esanahia dute. Bestalde, zentzurik gabeko proposizioak edo pseudo-proposozioak esanezina adierazi nahi dute, hizkuntzaren eta munduaren mugetatik haratago dauden errealitateak. Horrenbestez, bi ezagutza mota daude, logikan erabiltzen diren proposizio tautologikoak eta zientzian erabili eta egiazta daitezkeen proposizio egiazkoak edo enpirikoak.

Laburbilduz:

  • Proposizio egiazkoak -> Munduaz hitz egiten dutenak beti dira egiazko proposizioak, enpiriko diren guztiak (biologia, fisika, kimika...). Hizkuntza zientifikoan dute esanahia.
  • Tautologikoak -> Gure pentsamenduaren egitura agertzen dutenak (matematika).
  • Pseudo-proposizioak -> Sasi-proposizioak. Mundutik haratago joan nahi dutenak: metafisika, erlijioa, etika... Hizkuntza zientifikoan ez dute lekurik, horretarako, hizkuntza arruntera pasatu behar dugu.

Ikerketa filosofikoak

"Ikerketa filosofikoak" idazlanak hizkuntzak pentsamendu- eta buru-egoerekin duen erlazioa aztertzen du. "Tractatus"-en proposizioen eta "margolanen" arteko konparazioak dira nagusi. Hori idatzi ondoren, Wittgensteinek "Tractatus" deuseztatu egin zuen, horri kritika eginez. Kritika hori honetan datza:

Lehenengo, Wittgensteine, hizkuntza arruntak proposizio zalantzagarriak dituela dio; bigarrenez, hizkuntza elkar komunikatzeko balio duela.

Wittgensteinek hainbat abantaila ikusten dizkio hizkuntza arruntari: bere gramatika hizkuntza logikoarena baino zabalagoa da, etorkizunari begiratzen dio eta zentzua pertsonen bizitzan funtzio bat bete eta berezko logika izatetik datorkio.

Wittgensteinen ustez, hitzak ezin dira ulertu giza jardueran testuinguru ezlinguistikotik kanpo. Hitz baten esanahiaz galdetzea hitzaren erabilerei buruz galdetzea da. Bestalde, erabilera horiek asko direnez, hitz baten (edo proposizio baten) erabilera ea zuzena ote den zehazterakoan erabileraren testuingurua ezagutuko beharko da, eta hori beti egongo da oso erlazionatuta hiztun horien bizimoduarekin. erabilerak erabakiko du hitzaren edo perpausaren esanahia.

Hizkuntzaren adierazpenek anitz erabilera eta helburu dute eta anitz jarduerari lotuta daude: erregutzea, eskertzea, madarikatzea, agintzea, gertaera bat kontatzea, eta abar. Perpaus mota bakoitza hizkuntza-joko (Sprachspiel) jakin baten adierazpena da. Hainbat arlotan erabiltzen dugu hizkuntza, eta erabilera horietako bakoitza hizkuntza-joko bati dagokio. Beraz, perpaus baten esanahia ezagutzeko, dagozkion hizkuntza-jokoa eta jarduera ezagutu beharko ditugu.

Wittgensteinen "Ikerketak" hizkuntza arrunta aldarrikatzen du, eta horren zeregina joko linguistiko filosofikoek ulertzea da. Hizkuntzaren irakaskuntzan, hitzen erabilera landu behar da. Horrenbestez, hitz baten esangura ulertzeko, esanahi horri dagozkion hizkuntza-jokoak ikertu behar ditugu. Hizkuntza jokoak bizipenak direla esan daiteke eta horien aplikazioak aldatu egiten dira ingurune psikologiko, sozial eta kulturalen arabera. Beraz, hizkuntza bihurkorra, aldagaia eta bilakatzailea da.

Bibliografia euskaraz

  • Ludwig Wiitgenstein, Tractatus logico-philosophicus, José Luis Alvarez Santa Cristinaren itzulpena, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
  • Ludwig Wittgenstein, Etika, zientzia eta antropologia, Ignacio Ayestarannen "Zergatik irakurri Wittgenstein euskaraz" sarrerarekin. Donostia, Jakin ISBN 84-95234-09-2

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Wittgenstein Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ludwig Wittgenstein
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.