Wishaw
Wishaw, Eskoziako gaeleraz: Camas Neachdain eta eskozieraz: Wishae, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena, Glasgow erdigunetik 24 kilometro hego-ekialdera. 2011ko erroldaren arabera 30.391 biztanle ditu.
Wishaw Camas Neachdain Wishae | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Lanarkshire |
Posta kodea | ML2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°46′27″N 3°55′06″W |
Mugakideak | Airdrie |
Demografia | |
Biztanleria | 30.290 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01698 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Historia
Dirudienez Wishaw House da herriaren sorlekua, baina lehenagotik populatua izan da ingurunea. XII mendean St. Nethanek San Migel eliza eraiki zuen, hortik bere gaelerazko Camas Neachdain izena, "Nethanen eliza".
Herria Cambusnethan izan zen 1794 arte, orduan Wishawtown izena hartu zuen. 1855ean Coltness eta Stewarton herriekin bat egin eta Wishaw bihurtu zen.
1996an gertaera tamalgarria izan zen, munduan inoiz ezagutu den Escherichia coli brote handienak 21 pertsona hil eta beste 200 gaixotu zituen.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
- Kale Nagusia.
- Kale nagusia.
- Hegoaldeko parrokia.
- Belhaven parkea.
- Templehall basoa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.