Wish You Were Here

Wish You Were Here Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973) bi urte pasatu ziren "Wish you were here" kaleratu arte, taldeak produktu berria tentuz zaindu nahi baitzuen. Emaitza, hala ere, aurreko lanarena baino apalagoa izan zen kritikoen ustez, "The Dark Side of the Moon" gainditu nahi izatea ez baitzen erronka samurra.

Wish You Were Here
Pink Floyden albuma
Sortzailea(k)Hipgnosis
Egilea(k)Pink Floyd
Argitaratze-data1975
IzenburuaWish You Were Here
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
Banatze bideaLP eta musika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa, art rock eta experimental rock (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Iraupena44:28 minutu
  1. Wish You Were Here
  2. Shine On You Crazy Diamond (en) Itzuli
  3. Welcome to the Machine (en) Itzuli
  4. Have a Cigar (en) Itzuli
GrabazioaAbbey Road Studios (en) Itzuli
DiskoetxeaHarvest (en) Itzuli
Zatiak5 musika pista
Deskribapena
Honen parte daPink Floyd's albums in chronological order (en) Itzuli
Pink Floyd studio albums discography (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaDavid Gilmour
Historia
Jasotako sariak
SNEP diamond album (en) Itzuli

Spotify: 6uvBKDGlJAYLH5Vy6RQVsc Discogs: 11703 Allmusic: mw0000650633 Edit the value on Wikidata

Diskoa taldearen partaide ohiari, Syd Barretti, egindako omenaldia da. "Shine on you Crazy Diamond"en hitzek, oso kriptiko eta ilunak, Barretten buruko osasun arazoak gogoratzen dituzte; "Wish You Were Here"k, berriz, lagun zaharraren hutsunea gogora ekartzen du. Zazpi urte pasatu dira Barrettek taldea utzi zuenetik (edo utziarazi zutenetik), baina taldekideengan utzitako eraginak bizirik zirauen, antza.

"Wish You Were Here"n Pink Floydek perfekzioa bilatzen du, aurreko lana ("The Dark Side of the Moon") hobetu nahian. Horretarako, lan berriak toki gutxi uzten dio inprobisazioari, diskoan dena baita oso neurtua. Soinua inoiz baino garbiagoa da, inoiz baino gardenagoa. Diskoak sortzen duen atmosfera lasaigarria da guztiz, "rock kosmikoaren" gailurra. Horrek ez du esan nahi, ordea, gai batzuetan rock gogorragoa agertzen ez denik ("Welcome to the Machine"n eta "Have a Cigar"en, esate baterako).

"Shine on you Crazy Diamond" da diskoaren pieza nagusia, 9 zatitan banandua. Taldeko lana da, Nick Masonen ekarpena apalagoa bada ere. Lehenengo hiru zatietan soinu lasaigarria da nagusi; 6. eta 7. zatiek, berriz, erritmo aldaketa nabarmenak dituzte, ondo landuak eta gauzatuak klimaxera iritsi arte.

Diskoak salmenta arrakasta lortu zuen erraz, kaleratu bezain laster lehenengo postura heldu baitzen Erresuma Batuko zein Estatu Batuetako disko zerrendetan. Kaleratu eta hilabete batean, milioi bat ale salduak ziren. Arrakasta azkar honen erantzulea, dudarik gabe, aurreko lana izan zen ("The Dark Side of the Moon"), horrek eragin baitzuen lan berriarekiko ikusmin itzela.

Kantu zerrenda

  1. "Shine On You Crazy Diamond" (I-V zatiak) (13:40)
  2. "Welcome to the Machine" (7:31)
  3. "Have a Cigar" (5:08)
  4. "Wish You Were Here" (5:34)
  5. "Shine On You Crazy Diamond" (VI-IX zatiak) (12:31)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.