Wisconsin Badgers
Wisconsin Badgers (euskaraz: Wisconsingo azkonarrak) Madisonen (Wisconsin) dagoen Wisconsin-Madisongo Unibertsitateko kirol taldeen izena da. Badgers taldeek NCAAk antolatzen dituen unibertsitate lehiaketetan parte hartzen dute eta Big Ten Conferenceren parte dira.
Wisconsin Badgers | |
---|---|
Datuak | |
Mota | university and college sports club (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Liga | NCAAko lehen maila eta Big Ten Conference |
Estadioa | Camp Randall Stadium (en) : Madison 43.07°N 89.412777777778°W 80.321 Kohl Center (en) : Madison 43.0694°N 89.397°W 17.230 |
Osatuta | Wisconsin Badgers baseball (en) Wisconsin Badgers crew (en) Wisconsin Badgers football (en) Wisconsin Badgers men's basketball (en) Wisconsin Badgers men's ice hockey (en) Wisconsin Badgers men's soccer (en) Wisconsin Badgers softball (en) Wisconsin Badgers women's basketball (en) Wisconsin Badgers women's ice hockey (en) Wisconsin Badgers women's volleyball (en) |
webgune ofiziala |
Izenaren jatorria
Uste denaren aurka, Wisconsingo Unibertsitateko ezizenaren jatorriak ez du zerikusirik animalien erreinuarekin. XIX. mendearen hasieran meatzaritzak estatuan funtsezko papera betetzen zuela eta meatzariak azkonarrak bezala bizi zirela esaten zen. Hortik dator ezizen bitxia. [1]
Futbol amerikarra
Futbol amerikarra taldea 1889an sortu zen. Bere historian zehar Big Ten Conference-ko 11 titulu irabazi ditu, eta bere 2 jokalarik Heisman Trofeo ospetsua irabazi dute. Bere garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zen, Barry Álvarez entrenatzaile gisa kontratatu zutenean. Aldi horretan 3 Rose Bowl eta beste 3 Conference titulu irabazi zituzten.
Saskibaloia
Saskibaloi taldea 1898koa da, 1941ean nazio mailako titulua lortuz. Gainera, Final Fourrera 4 aldiz iritsi da (1941, 2000, 2015 eta 2015) eta 18 aldiz irabazi du (1907, 1908, 1912, 1913, 1914, 1916, 1918, 1921, 1923, 1924, 1929, 1935, 1941, 1947, 2002, 2003, 2008, 2015) bere konferentziaren ohiko fasea. Unibertsitate honetako 36 jokalarik NBAn jokatzen edo jokatu dute, [2] besteak beste, Michael Finley, Frank Kaminsky, Christian Steinmetz eta Walter Meanwell nabarmentzen dira.
Txapelketa nazionalak
goWisconsin-Madison Unibertsitateko taldeak NCAAko 28 titulu nazional lortu dituzte. Honako hauek dira:
- Boxeoa : 8 (1939, 1942, 1943, 1947, 1948, 1952, 1954, 1956)
- Gizonezkoen saskibaloia : 1 (1941)
- Gizonezkoen mendi-krosa : 5 (1982, 1985, 1988, 2005, 2011)
- Emakumezkoen mendi-krosa : 2 (1984, 1985)
- Gizonezkoen Izotz Hockeya : 6 (1973, 1977, 1981, 1983, 1990, 2006)
- Emakumezkoen izotz hockeya : 4 (2006, 2007, 2009, 2011)
- Atletismo estalian : 1 (2007)
- Gizonezkoen futbola : 1 (1995)
Erreferentziak
- uwbadgers.com Badger Notables, consultado en diciembre de 2015]
- Jugadores de Wisconsin-Madison que han jugado en la NBA