Wisconsin

Wisconsin Ameriketako Estatu Batuetako estatua da, Estatu Batuetako ipar-erdialdean dagoena. Estatuko hiririk handiena Milwaukee da, eta, hiriburua, Madison. Wisconsinek 5,5 milioi biztanle ditu guztira.

Wisconsin
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
On, Wisconsin! (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-WI
HiriburuaMadison
Governor of Wisconsin (en) ItzuliTony Evers (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak44°30′N 89°30′W
Azalera169.640 km²
MugakideakMichigan, Minnesota, Illinois, Iowa eta Ontario
Punturik altuenaTimms Hill (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.893.718 (2020ko apirilaren 1a)
122.381 (2015)
Dentsitatea34,74 bizt/km²
Etxebizitzak2.377.935
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaUTC−06:00, Erdialdeko Ordu Estandarra eta America/Chicago (en) Itzuli
wisconsin.gov

Hiri nagusiak

Wisconsingo 5 eskualde geografikoak.

Orografia eta klima

Bost eskualde bereizten dira: Iparraldeko goi-ordokia, Superior aintziraren inguruko behe-ordokiak, Erdialdeko ordokia, Mendebaleko goi-ordokia eta hego-ekialdeko mendialdeak eta behe ordokiak. Wisconsingo iparraldea aintziraz betea da. Basoek lurralde guztiaren azaleraren % 45 hartzen dute eta iparraldeko goi-ordokia eta erdialdeko ordokia erabat estaltzen dute.

Misisipi ibaiak estatu hau zeharkatzen du, Minnesotatik etorrita.

Klima zorrotza da iparraldean (-9 °C neguan) baina hegoaldera egin ahala epeltzen da. 800 mm euri ur egiten du urtean batez beste. Lurrak antzuak dira iparraldean eta emankorrak hegoaldean.

Mugak

Iparraldean, Superior aintzira eta Michigango penintsula; ekialdean, Michigan aintzira; hegoaldean, Illinois estatua; mendebalean Minnesota eta Iowa estatuak.

Biztanleak

Alemaniar jatorrikoek osatzen dute etnia nagusia eta poloniarrak, eskandinabiarrak eta ingelesak datoz ondoren. Beltzak gero eta gutxiago dira eta, egun, % 4 baizik ez dira. 30.000 indiar bizi dira, gehienak Menomineen eta Milwaukeen. Biztanleen % 70 lurraldeko % 20ko eremuan bizi da.

Ekonomia

Mississippi ibaiko 9. urtegia, Iowan.

Estatu Batuetako nekazaritza eremu garrantzitsuenetakoa da Wisconsin: azukre erremolatxa, artoa, patata, garia, garagarra, tabakoa. Abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) ere oso garrantzitsua da eta, egun, Estatu Batuetako lehen esne ekoizlea da. Baso oparoek, halaber, Estatu Batuetako lehen zur eta paper-ore ekoizle bihurtzen dute. Turismoa eta Milwakee hirian den industria (janari industria, metalurgia, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia

Wisconsingo kapitolioa (Madison).

Jean Nicolet frantses esploratzailea izan zen bertaratu zen lehen europarra (1634) eta 1717an eraiki zen han lehen herrigunea. Frantsesen mende egon zen lurraldea 1763. urtean ingelesen esku geratu zen arte. 1848. urtean Estatu Batuetako 30. estatu bihurtu zen.

Wisconsindar ospetsuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.