Wilton G.S. Sankawulo
Wilton Gbakolo Sengbe Sankawulo, Sr. (Haindii, Bong, Liberia, 1937ko uztailaren 26a - Monrovia, 2009ko otsailaren 21a) liberiar idazle eta politikaria izan zen. Liberiako estatuburua izan zen 1995etik 1996ra.
Wilton G.S. Sankawulo | |||
---|---|---|---|
1995eko irailaren 1a - 1996ko irailaren 3a ← David D. Kpormakpor - Ruth Perry → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Liberia, 1937ko uztailaren 26a | ||
Herrialdea | Liberia | ||
Heriotza | Monrovia, 2009ko otsailaren 21a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cuttington University (en) Iowa State University (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Alderdi politikoa | Unity Party (en) |
Misio luterotarren eskoletan ikasi zuen. Gero mintegi batean egon zen Kalifornian. Liberiara itzuli zen eta Gobernuaren Prentsa Bulegoan lan egin zuen eta irakasle Liberiako Unibertsitatean. 1970eko hamarkadan idazle ospea lortu zuen eta ipuin eta eleberri liburuak argitaratu zituen. Samuel Doeren irakaslea izan zen eta graduazio azterketa gainditzen lagundu zion.
1995eko irailaren 1etik 1996ko irailaren 1era Estatu Kontseiluko edo Liberiako presidentetza kolektiboko burua izan zen.
Lanak
- Tolbert of Liberia
- The Marriage of Wisdom, and Other Tales (1974)
- Why Nobody Knows When He Will
- The Rain and the Night (1979)
- Sundown at Dawn: A Liberian Odyssey
- More Modern African African Stories
- Birds Are Singing (2010)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.