Wilmot Redd

Wilmot Redd (Marblehead, XVIII. mendearen hasiera - Salem (gaur egun Danvers), Massachusetts 1692ko irailaren 22a) sorginkeriaz akusatutako eta Salemgo sorginkeria prozesuan egikaritutako emakumea izan zen. Marblehead-en exekutatutako pertsona bakarra izan zen.[1]

Wilmot Redd

Bizitza
JaiotzaMarblehead, XVII. mendea
HerrialdeaBritish North America
HeriotzaSalem (Massachusetts), 1692ko irailaren 22a ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak

Find a Grave: 8305 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Marbleheaden jaio zen (Massachusetts) Samuel Redd haren senarra arrantzalea zen. Wilmot hirurogeita hamar urtetik gorako emakume pobrea zen, bere izaera txarragatik ezaguna, baina bizilagunentzat sorgina baino, emakume berritsua eta muturluzea.

Atxiloketa eta epaiketa

1692ko maiatzaren 28an atxilotu eta Salemera eraman zuten, Mary Walcott, Mercy Lewis eta beste batzuei eragindako sorginkeria-ekintzak leporatuta.

Lehen azterketa maiatzaren 31n izan zen, eta neskatoek Wilmot ikustean izu-atake jasan zuten. Hain minduta ikusteak kezkatzen ez ote zuen galdetu zitzaionean, berak esan zuen "Ezin dut esan", eta gehitu zuen: "Nire iritzia da triste daudela".

Hala ere, kondenatu eta exekutatu egin zuten, 1692ko irailaren 22an, urkatu zituztenen azken taldean.

Erreferentziak

  1. Upham, Charles Wentworth. (1867). Salem witchcraft; with an account of Salem village, a history of opinions on witchcraft and kindred subjects. Boston, Wiggin and Lunt (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.