Willoughby Smith
Willoughby Smith (Great Yarmouth, Norfolk, 1828ko apirilaren 6a - Eastbourne, Sussex, 1891ko uztailaren 17a) selenioaren fotoeroankortasuna aurkitu zuen ingeniari elektriko ingelesa izan zen. Aurkikuntza honek zelula fotoelektrikoa asmatzea ekarri zuen.
Willoughby Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Great Yarmouth, 1828ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Eastbourne, 1891ko uztailaren 17a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea |
1848an, Gutta Percha konpainian hasi zen lanean, non gutapertxaz isolatutako kobre eta burdinazko hariak garatu zituen kable telegrafikoetarako erabiltzeko. 1849an, Smithek Dovertik Calaisera itsaspeko kable telefrafikoaren 30 milia fabrikatu eta ipintzea gainbegiratu zuen. Kablea fabrikatzeko eta jartzeko makineria diseinatu zuen Charles Wheatstonerekin lankidetza estuan lan egin zuen.
Proiektua arrakastatsua izan zen, eta ondorengo hamarkadetan, Smithek eta konpainiak itsaspeko kable telegrafikoko beste hainbat proiektutan parte hartu zuten.
1873an, Smithek itsaspeko kable bat instalatzen ari zen bitartean etengabe probatzeko metodo bat garatu zuen. Bere proba-zirkuiturako, erresistentzia handiko material erdieroale bat behar zuen eta horretarako selenio hagaxkak erabiltzea aukeratu zuen. Selenioak lana ondo egiten zuela zirudien, benetako erabileran izan ezik, non gailuak emaitza sendotasunik gabekoak eman zituen. Ikerketa gehiago egin ondoren, selenio-hagaxken eroankortasuna nabarmen handitzen zela ikusi zen argi indartsuaren eraginpean. Smith-ek "Effect of Light on Selenium over Passage of an Electric Current" deskribatu zuen 1873ko otsailaren 20ko Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batean. [1]
Lanak
- Liburua: Selenium, its electrical qualities, and the effect of light thereon: 1877ko azaroaren 28an, Willoughby Smith-ek Telegrafo Ingeniarien Elkartearen aurrean irakurritako papera izanik
- Liburua: A résumé of the earlier days of electric telegraphy, Hayman Brothers and Lilly, Printers, 1881, Willoughby Smith
- Liburua: The rise and extension of submarine telegraphy, New York, Arno Press, 1974, Willoughby Smith
- Liburua: Selenium : its electrical qualities, and the effect of light thereon, Londres, 1877, Willoughby Smith
Erreferentziak
- «Effect of Light on Selenium During the Passage of an Electric Current» Nature 7 (173): 303. doi: ..