Willis Drummond
Willis Drummond, Baionan 2004 urtean sortutako Rock taldea izan zen. 2024ko urtarrilaren 5ean azken kontzertua eman zuten, eta gaur-gaurkoz itzulera datarik ez duen etenaldian daude.[1]
Willis Drummond | |
---|---|
Willis Drummond Intxaurrondo kultur etxea, 2018/10/13. | |
Datuak | |
Jatorria | Baiona (Lapurdi) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 2004 - 2024 |
Taldekideak | |
Xan Bidegain Felix Buff Jurgi Ekiza Vincent Bestaven "Botibol" | |
Informazio gehigarria | |
Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra) eta Felix Buff (bateria) ziren. Baionako talde honetako jatorrizko taldekideak. Geroago Joseba B. Lenoir gitarrista batu zitzaien eta Rodrigok taldea utzi, eta, azken fasean, Vincent Bestavenek osatzen zuen laukotea.
70eko hamarkadako hard-rockaren (hastapenetan, AC/DC zuten erreferentzia nagusi taldekideek) eta Fugazi bezalako hardcore taldeen arteko uztarketa gisa definitua izan da Willis Drummonden musika.[2]
Ibilbidea
2004 urteko abenduan lehen kontzertua eman zuten, Heletako Garra ostatuan, Willis Drummond taldea sortu berri zuten Jurgi Ekiza, Pierre-Antoine Fort eta Xan Bidegain-ek. 50 kontzertu inguru eman eta, Fort-ek taldea utzi zuen eta Felix "Rüdiger" Buff taldean sartu zen, 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen, 2011an kaleratua.
2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz[3] eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako[4].
2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen[5]. 2019an Zugzwang diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz[6]. 2021ean Ane filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena[7]. 2022an Hala ere, taldearen 7garren estudioko lana.
2023ko abenduan itzulera datarik ez duen etenaldia iragarri zuten.[8]
Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.
Taldekideak
- Xan Bidegain - Baxua.
- Felix "Rüdiger" Buff - Bateria.
- Vincent Bestaven "Botibol" - Gitarra
- Jurgi Ekiza - Gitarra eta ahotsa.
Taldekide ohiak
- Pierre-Antoine Fort - Bateria
- Stéphane Paulini "Pollux" - Teklatuak
- Rafa Rodrigo - Gitarra
- Joseba B. Lenoir - Gitarra.
Diskografia
- Anthology (Autoekoizpena, 2007)
- Willis Drummond (Bidehuts, 2009)[9]
- Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
- Istanteak (Bidehuts, 2011)
- A ala B (Bidehuts, 2012)[10]
- Tabula Rasa (Tabula Rasa Records, 2016)[11]
- Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti (Ta gu munduan eta 6ak ta laurden )[12]
- Willis Drummond Live (Tabula Rasa Records, 2018)[13]
- Zugzwang (Tabula Rasa Records, 2019)[14]
- Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa Records, 2021)[6]
- Hala ere (Tabula Rasa Records, 2022)
Kolaborazioak
Erreferentziak
- «#3 Willis (gure belaunaldiaz)» Berria 2024-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- «Willis Drummond» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- «2015eko bideoklipa | Herri Urrats» www.herriurrats.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- (Gaztelaniaz) «Willis Drummond "Tabula rasa" - Crítica en MondoSonoro» MondoSonoro 2016-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «WILLIS DRUMMOND + Inoren Ero Ni» Jimmy Jazz Gasteiz (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Garai bereziendako kontzertu berezia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- «Willis Drummond: Nahi eta nahi ez (Ane filmaren soinu banda)» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- «Willis Drummond taldeak etenaldia iragarri du» Berria 2023-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- Willis Drummond. (2008). «Willis Drummond (albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- «A ala B» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Tabula rasa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Willis Drummond - Jon Iraundegi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Live» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Zugzwang» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- «Herri Urrats 2015» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko musika garaikidea
- Ipar Euskal Herriko abeslariak