William Westmoreland
William Chids Westmoreland (Saxon, Hego Carolina, 1914ko martxoaren 16a - Charleston, Hego Carolina, 2005eko uztailaren 18a) estatubatuar jenerala izan zen.
William Westmoreland | |||||
---|---|---|---|---|---|
1968ko uztailaren 3a - 1972ko ekainaren 30a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Spartanburg, 1914ko martxoaren 26a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Charleston, 2005eko uztailaren 18a (91 urte) | ||||
Hobiratze lekua | West Point Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | : Alzheimerra | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Harvard Business School Estatu Batuetako Akademia Militarra Spartanburg High School (en) United States Army Command and General Staff College (en) Harvard Unibertsitatea United States Army War College (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | army officer (en) eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra Bigarren Mundu Gerra Vietnamgo Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||||
Bizitza
West Pointeko Akademian egin zituen ikasketa militarrak. Bigarren Mundu Gerran Tunisian, Sizilian, Frantzian eta Alemanian borrokatu zen. 38 urterekin AEBetako jeneral gazteenetako bat bihurtu zen. Koreako Gerran ere parte hartu zuen 1952tik 1953ra.
1964tik 1968ra, Ameriketako Estatu Batuetako tropak zuzendu zituen Vietnamgo Gerran. Vietcong eta Ipar Vietnamgo armadaren aurkako higadura gerra bat burutu zuen. Bonbardaketak eta artilleria erabili zituen guduetan eta Ipar Vietnamen aurka. 1968ko Khe Sanh guduaren eta Tet erasoaldiaren ondoren, gerrarako herritarren babesa gutxitu egin zen. Westmoreland ordezkatua izan zen eta Armadako Estatu Nagusiko Buruzagi izendatu zuten.