William Smith O'Brien
William Smith O'Brien (irlanderaz: Liam Mac Gabhann Ó Briain; Dromoland, Newmarket-on-Fergus, Clareko konderria, 1803ko urriaren 17a - Bangor, Downeko konderria, 1864ko ekainaren 6a) irlandar politikaria izan zen. 1843an, O'Connellek piztu zuen mugimendu abertzalearekin bat egin zuen. Gero, Irlandako Gaztedia izeneko mugimendua sortu zuen, beste abertzaleekin batera. 1848an, matxinada bat antolatzen ari zela, preso hartu, eta hiltzera kondenatu zuten. Alabaina, heriotza-zigorra barkaturik, Tasmaniara erbesteratu zuten. Azkenik, 1856an, barkamen osoa eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.