William Schuman
William Howard Schuman (New York, AEB, 1910eko abuztuaren 4a - Ib., 1992ko otsailaren 15a) estatubatuar musikagile eta pedagogoa izan zen.
William Schuman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx eta New York, 1910eko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1992ko otsailaren 15a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Juilliard School (en) Teachers College (en) Stern School of Business (en) Mozarteum |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, classical composer (en) , musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Juilliard School (en) Sarah Lawrence College (en) Antzerki Proiektu Federala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
williamschuman.org | |
Biografia
Lehenengo Musikako Pulitzer Sariaren irabazlea (1943). Musika-ikasketak egin zituen, Roy Harris estatubatuar musikagilearekin. Eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen (1935-1945), Juillard Schooleko zuzendari izan zen (1945-1962), eta New Yorkeko Lincoln Centerko lehendakari (1962-1969) izendatu zuten.
Schumanen musikak erritmo eta harmonia-egitura bikaina du, eta sarritan tonu bat baino gehiago erabiltzen badu ere, ez du melodia galtzen. Bere obretako asko fuga eta kalejira tankerako musika molde barrokoetan idatzita daude.
Lanik aipagarrienak: American Festival Overture (1939), orkestrarako; piano eta orkestra txikirako kontzertu bat (1942); A Free Song (1943), Musikarako Pulitzer Sariaren irabazlea; Undertow (1945) eta Night Journey (1947) balletak; Credendum (1955), Estatu Batuetako gobernuaren enkarguz idatzitako lana; New England Triptych (1956); 10 sinfonia, kontzertuak, harirako 4 kuarteto, abesbatzetarako obrak eta zinemarako musika.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) williamschuman.org webgunea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.