William Petty (Shelburneko II. markesa)
William Petty Fitzmaurice, Lansdowneko I. markesa, Shelburneko II. markesa eta Wycombe II. baroia (Dublin, 1737ko maiatzaren 2a - Westminster, 1805eko maiatzaren 7a) Whig alderdiko politikari britainiarra izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1782tik 1783ra.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «William Petty»
Irlandan jaio eta hezi zen. Oxfordeko Unibertsitatean ikasi ondoren, armadan sartu zen eta Zazpi Urteko Gerran parte hartu zuen. Gerrako bere jardunari esker, Jurgi III.a Erresuma Batukoaren laguntzaile izendatu zuten. 1760an Parlamentuan sartu zen eta 1761ean Lorden Ganberan. 1763an George Grenvilleren gobernuan sartu zen eta Pitt "Zaharra"ren gobernuan ere egon zen.
1782an Rockingham lehen ministroa hil zen eta Petty bere oinordekoa izan zen. Boterean egon zen urtean, bake-akordioa lortu zuen Estatu Batuetako independentistekin. 1783an oposizioak dimisioa eman zuen.