William Petersen
William Louis Petersen (1953ko otsailaren 21a, Evanston, Illinois) estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktore eta ekoizle bat da. Nagusiki CSI: Crime Scene Investigation (2000-2009) telesail ospetsuko protagonista den Gilbert "Gil" Grissom doktorea eta To Live and Die in L.A. (1985) filma antzezteagatik ezaguna da. Antzeztutako beste film nabarmenen artean honakoak daude: To Live and Die in L.A. (1985), Manhunter (1986), Young Guns II (1990), Fear (1996) eta Seeking a Friend for the End of the World (2012).
William Petersen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Louis Petersen |
Jaiotza | Evanston (Illinois), 1953ko otsailaren 21a (71 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Evanston (Illinois) Boise Arrasate |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1974 - 1981) ezezaguna (2003 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Idaho State University (en) 1974) Bishop Kelly High School (en) 1972) |
Hizkuntzak | ingelesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, aktorea eta telebista-ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Actors' Equity Association (en) Steppenwolf Theatre Company (en) |
Genero artistikoa | drama thrillerra |
Euskal Herrian
Behin, Idaho estatuko Boise hiriko Bishop Kelly High School institutuan graduatu ondoren sorterria utzi zuen. 1974an, Joanne Brady emaztearekin batera Euskal Herrian bizitzen jarri eta bertan aktore ikastaroak jaso zituen. Oñatiko Unibertsitatean ikasten egon eta euskara eta Euskal Herriko kulturari buruzko jakinmina piztu zitzaizkien, ondorioz, 1975ean Gipuzkoako Arrasate udalerrian bere alaba jaio eta gurasoek Maite Nerea euskal izena ipini zioten[1].
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1981 | Thief | Katz & Jammer Bartender | |
1985 | To Live and Die in L.A | Richard Chance | |
1986 | Manhunter | Will Graham | |
1987 | Amazing Grace and Chuck | Russell | |
1989 | Cousins | Tom | |
1990 | Young Guns II | Pat Garrett | |
1992 | Hard Promises | Joey | Baita ekoizlea ere |
1992 | Passed Away | Frank Scanlan | |
1995 | In the Kingdom of the Blind, the Man with One Eye is King | Tony C. | |
1996 | Fear | Steve Walker | |
1996 | Mulholland Falls | Jack Flynn, Mafia gizona | Krediturik gabe |
1998 | Gunshy | Jake Bridges | |
1998 | Kiss the Sky | Jeff | |
2000 | The Skulls | Ames Levritt | |
2000 | The Contender | Jack Hathaway | |
2011 | Detachment | Sarge | |
2012 | Seeking a Friend for the End of the World | Glenn |
Telebista
Urtea | Telesaila/Telefilma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1986 | The Twilight Zone | Edward Sayers | Atala: "Need to Know" |
1987 | Long Gone | Cecil Cantrell | Telefilma |
1990 | The Kennedys of Massachusetts | Joseph P. Kennedy | Telesail laburra |
1992 | Keep the Change | Joe Starling | Telefilma |
1993 | Curacao | Stephen Guerin | Telefilma |
1993 | Return to Lonesome Dove | Gideon Walker | 3 atal |
1995 | Fallen Angels | George | Atala: "Good Housekeeping" |
1996 | The Beast | Whip Dalton | Telefilma |
1997 | 12 Angry Men | Juror #12 | Telefilma |
1998 | The Staircase | Joad | Telefilma |
1998 | The Rat Pack | John F. Kennedy | Telefilma |
2000–2009 2011–2013 2015 |
CSI: Crime Scene Investigation | Gil Grissom | 196 atal |
2001 | Haven | Jackson Connolly | Telefilma |
2007 | Without a Trace | Gil Grissom | Atala: "Where and Why?" |
2013 | Blue | Mitch | Atala: "Hard Time" |
2015 | Manhattan | Emmett Darrow koronela | 10 atal |