William Orpen
Sir William Newenham Montague Orpen (Stillorgan, Dublin konderria, 1878ko azaroaren 27a - Londres, 1931ko irailaren 29a) irlandar margolaria izan zen.
William Orpen | |
---|---|
(1903) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Newenham Montague Orpen |
Jaiotza | Stillorgan, 1878ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Irlandako Errepublika Irlandako Estatu Askea |
Heriotza | Londres, 1931ko irailaren 29a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Putney Vale Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Arthur Orpen |
Ama | Anne Caulfeild |
Ezkontidea(k) | Grace Orpen (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) National College of Art and Design (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Royal Hibernian Academy (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | maior |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Hamabi urterekin Dublingo Arte Metropolitarreko Eskolan sartu zen, eta han egon zen hamazortzi urte bete arte eta 1897tik 1899ra Slade School of Art-en ikasi zuen. Irakasle batzuk New English Art Clubeko kideak ziren eta Orpeni bere lehen erakustaldietan lagundu zioten. Orpen 1900. urtean sartu zen Clubean.
1903tik 1907ra margolaritza estudio bat ireki zuen Londresen Augustus Johnekin batera, eta 1902tik 1915era bere denbora Dublin eta Londresen artean banatu zuen irakasten eta margotzen. Arrakasta handia izan zuen Eduardotar Aroko goi mailako gizartearen erretratuak margotzen, nahiz eta bere autoerretratuak nabarmenagoak izan.
1915ean gerrako artista izendatu zuten eta Mendebaldeko Frontera bidali zuten. Han soldaduak, hildakoak, alemaniar gerrako presoak eta jeneralen erretratuak margotu zituen. Gerra amaitzean, Parisko Bake Biltzarrako ordezkariak margotzeko enkargua jaso zuen.
Ingalaterrara itzulita, erretratuak margotzen jarraitu zuen 52 urterekin hil zen arte.
Iruditegia
- Autoerretratua
- Autoerretratu betaurrekoduna, (1907), National Gallery of Australia
- Arango gizona, (1909)
- Leading the Life in the West, (c. 1910), Metropolitan Museum of Art
- Autoerretratua, (1917) (Art.IWM ART 2382)
- Grace irakurtzen Howth Bayn (c.1908-1912)
- Ready to Start (1917) (Art.IWM ART 2380)
- The Schwaben Redoubt (1917) (Art.IWM ART 3000)
- Lubaki batean hildako alemaniarrak (1918) (Art.IWM ART 2955)
- Errefuxiatua (B) (1917), Yvonne Aubicq modeloa, (Art.IWM ART 3005)
- Zonnebeke (1918) (Tate)
- The Mad Woman of Douai (1918) (Art.IWM ART 4671)
- The Signing of Peace in the Hall of Mirrors, Versailles, 28th June 1919 (1919)
- A Peace Conference at the Quai d'Orsay
- To the Unknown British Soldier in France (1921)
- Le Chef de l'Hôtel Chatham, Paris (1921)
- Blown Up, Mad (1917) (Art.IWM ART 2376)