William Nordhaus
William Dawbney "Bill" Nordhaus (Albuquerque, New Mexico, 1941ko maiatzaren 31), Estatu Batuetako ekonomialari ezagunenetakoa da. 2018an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Paul Romerrekin batera.
William Nordhaus | |||
---|---|---|---|
2014 - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Albuquerque, 1941eko maiatzaren 31 (82 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale Unibertsitatea Clare Hall (en) Massachusetts Institute of Technology Doktoretza Phillips Academy (en) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Robert Solow | ||
Doktorego ikaslea(k) | Thomas Palley (en) Thad W. Mirer (en) Howard Yuji Esaki (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta dozentea | ||
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) | ||
economics.yale.edu… | |||
New Mexikon jaio zen, Yalen lizentziatu, eta doktoretza MITen eskuratu zuen; gaur egun A. Whitney Griswold ekonomiako irakaslea da da Yaleko Unibertsitatean eta Cowles Foundation for Research in Economics fundazioko kidea. Ekonomiaren arloko ikerlanetan hainbat gai jorratu ditu, eta hauek dira nabarmengarrienak: ingurugiroa, inflazioa, energia, teknologien aldaketa, erregulazioa, baliabideen ekonomia, eta mozkinen eta ekoizkortasunaren joerak. Gainera, Nordhaus irakasleak arreta handia jartzen du politika ekonomikoan. Carter lehendakariaren aholkulari ekonomikoen Kontseiluko kidea izan zen 1977tik 1979ra bitartean, eta noizean behin The New York Times eta beste agerkari batzuetan idazten du. Yalen, ekonomiari buzuko sarrera-ikastaroaren arduraduna da. Nordhaus irakaslea Connecticuten bizi da bere sendiarekin, eta bertan aritzen dira musikan, landa-lanetan eta eskian.
Artikulu hau Mexiko Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |