William Morris
William Morris (Walthamstow, Essex, 1834ko martxoaren 24a - Hammersmith, Londres, 1896ko urriaren 3a) margolari, idazle, marrazkilari eta sozialista libertario ingelesa izan zen.[1] Arts and Crafts mugimenduaren sortzailea izan zen.
William Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Walthamstow (en) eta Londres, 1834ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1896ko urriaren 3a (62 urte) |
Hobiratze lekua | St. George's Churchyard (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jane Morris (1859ko apirilaren 26a - 1890) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Marlborough College (en) Exeter College (en) (1853ko urtarrila - |
Hizkuntzak | esperantoa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, poeta, diseinatzailea, diseinatzaile grafikoa, margolaria, zientzia-fikzio idazlea, politikaria eta ilustratzailea |
Lantokia(k) | Oxford |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Arts and Craftsa sinbolismoa |
Genero artistikoa | decorative art (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Social Democratic Federation (en) Socialist League (en) |
williammorrissociety.org | |
Prerrafaelismoaren baitan sailkatzen da, baina eragin handia izan zuen Art nouveau edo modernismoan, arkitekturaren eta teoria sozialisten harremanari buruzko idatzien bidez batez ere. Prerrafaelisten taldeko gainerako margolariek baino kezka handiagoa erakutsi zuen gizarte gaiekiko.
Urte batzuetan margolari gisa lan egin ondoren, elezaharretan oinarrituriko olerkiak idatzi zituen. Baina politika eta gizartea eraberritu beharra zegoela sinetsita, eta sozialismo utopikoaren bidetik, Erdi Aroko esku langintza berreskuratzea ikusi zuen lan molde kapitalistak gainditzeko bide bakar gisa. Horrela, 1861ean, Morris, Dante Gabriel Rossetti, Edward Burne-Jones, Ford Madox Brown eta Philip Webbek Morris, Marshall, Faulkner & Co. esku langintzako lantegia sortu zuten. 1875ean konpainiak Morris and Co. izena hartu zuen, jabe bakarra Morris zelako. Lantegi horretan beirateak, mosaikoak, tapizak eta oihalak egin ziren, eta Ingalaterrako dekorazioa eraberritu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Morris |