William Lamb (Melbourneko II. bizkondea)
William Lamb, Melbourneko II.a bizkondea (Londres, 1779ko martxoaren 15a - Brocket Hall, Hertfordshire, 1848ko azaroaren 24a) britainiar politikaria izan zen. Whig alderdiko kide izan zen eta bi aldiz lehen ministro.
Etonen, Cambridgeko Trinity Collegen eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen. 1805ean Lady Caroline Ponsonbyrekin ezkondu zen eta 1806an Parlamentuko kide hautatu zuten. Lamb bere emazteak Lord Byronekin zuen maitasun harremanagatik hasi zen ezagutzen.
1828an parlamentari bezala hogeita bost urte eman ondoren, Lorden Ganberara pasa zen bere aita hil ondoren. 1830ean Whig alderdia Lord Greyk zuzendutako boterera iritsi zen eta Lamb Barne Idazkari izendatu zuten.
1834an Lord Greyk dimisioa eman ondoren, lehen ministro izendatu zuten eta status quo-ari eustearen aldekoa izan zen. Lau hilabete geroago, Gilen IV.ak kargutik kendu zuen eta Robert Peel Torya lehen ministro izendatu zuen. Hala ere, whigek irabazi zituzten 1835eko hauteskundeak eta Lamb lehen ministro izendatu zuten berriro.
Bere agintaldian erregea hil zen eta Viktoria erregina 18 urterekin tronura igo zen. Hurrengo lau urteetan, Lord Melbournek politikaren artean entrenatu zuen Viktoria. Lehen Opioaren Gerra eta Lehen anglo-afganiar gerra ere gertatu ziren, eta Waitangiko Ituna sinatu zen. 1841eko abuztuaren 30ean dimisioa eman zuen.
Australiako Melbourne hiria bere omenez deitzen da.