William Jennings Bryan

William Jennings Bryan (Salem, Illinois, 1860ko martxoaren 19a - Dayton, Tennessee, 1925eko uztailaren 26a) Nebraskako estatubatuar hizlari eta politikaria izan zen, baita Alderdi Demokrataren bi arimen indar nagusietako bat, populista deitu izan den horretakoa. Hiru bider izan zen Alderdi Demokrataren hautagai Estatu Batuetako presidentetzarako (1896, 1900, and 1908).

William Jennings Bryan


41. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria

1913ko martxoaren 5a - 1915eko ekainaren 9a
Philander C. Knox (en) Itzuli - Robert Lansing (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1891ko martxoaren 4a - 1895eko martxoaren 3a
William James Connell (en) Itzuli - Jesse Burr Strode (en) Itzuli
Barrutia: Nebraska's 1st congressional district (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSalem (Illinois), 1860ko martxoaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDayton (Tennessee), 1925eko uztailaren 26a (65 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
AitaSilas Bryan
AmaMariah Jennings Bryan
Ezkontidea(k)Mary Baird Bryan (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaIllinois College (en) Itzuli
Northwestern University Pritzker School of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, diplomazialaria, argitaratzailea, editorea eta idazlea
Lantokia(k)Washington
Jasotako sariak
KidetzaDelta Chi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Presbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0117021 Musicbrainz: c01bf6cd-805e-4cea-9d4a-e417489b661f Discogs: 558709 Find a Grave: 141 Edit the value on Wikidata

Bi legealditan izan zen Estatu Batuetako Kongresuko kidea, baita Estatu Batuetako estatu-idazkaria ere Woodrow Wilson presidentearen pean (1913–1915). Erreserba Federala sortu eta I. Mundu Gerra piztu berritan, dimisioa eman zuen bakearen alde zeukan jarreragatik; Erreserba Federalaren sorrerari gogor egin zion, gainera. Izan ere, Bryan presbiteriano sutsua zen, eta herri-demokraziaren aldeko amorratua, bankuen etsaia, eta urre-estandarraren guztiz kontrakoa. "Zilar Librea"·eskatu zuen, irizten baitzuen "diruaren botere" gaiztoa ahultzen zuela eta herri arruntaren eskuetan esku-diru gehiago jartzen zuela.

1921etik aurrera, alkoholaren debekuaren aldeko agertu zen, baita darwinismoaren eta eboluzioaren kontra ere, Tennesseeko Scopes Trial delakoan nabarmenen, 1925ean; horretarako, erlijio- eta giza arrazoiak argudiatu zituen. Ahots lodia eta irmoa zuen eta, hainbeste bidaia egitearekin batera, garai hartako hizlari ezagunena bilakatu zen horregatik. Herriaren jakituriaren baitan jarrita zeukan fedea dela eta, "The Great Commoner" deitzen zioten.

1896 and 1900ko hauteskundeetan sutsuki borrokatu arren, William McKinleyk irabazi zion, baina Alderdi Demokrataren kontrolari eutsi zion. 1896an 500dik gora hitzaldi eman zituen, eta Bryanek kanpaina-ibilaldiak asmatu zituen, presidentetzarako hautagaiak etxean geratzen ziren garaian. Estatu Batuetako presidente bilakatzeko hiru ahaleginetan, Zilar Librea bultzatu zuen 1896an, inperialismoaren kontra borrokatu 1900an, eta trusten kontra 1908an, demokratei trusten (korporazio handien) eta banku handien kontra borrokatzera deituz, baita errepublikazaleen ideal anti-elitistak babestera ere.

Wilson presidenteak estatu-idazkari izendatu zuen 1913an. 1915ean Lusitania barkuak torpedo-erasoa jasan ondoren, Wilsonek ohartarazpen gogorrak bota zizkion Alemaniari, baina Bryan ez zen harekin bat etorri, eta dimisioa eman zuen protestan. Scopes epaiketa amaitu eta bost egunera hil zen, lotan zela.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.