William James

William James (New York, AEB, 1842ko urtarrilaren 11 Chocorua, New Hampshire, AEB, 1910eko abuztuaren 26a) Estatu Batuetako filosofo eta psikologoa izan zen. Henry James idazlearen anaia zen; pragmatismoaren aitzindaria izan zen filosofiaren alorrean eta funtzionalismoaren aldeko izan zen psikologian.

William James

President of the American Psychological Association (en) Itzuli

1904 - 1904
President of the American Psychological Association (en) Itzuli

1894 - 1894
Bizitza
JaiotzaAstor House, 1842ko urtarrilaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTamworth (en) Itzuli, 1910eko abuztuaren 26a (68 urte)
Hobiratze lekuaCambridge Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaHenry James, Sr.
AmaMary Walsh James
Ezkontidea(k)Alice Gibbens James (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Medical School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Harvard School of Engineering and Applied Sciences (en) Itzuli
Plymouth College (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Granville Stanley Hall
Morris Raphael Cohen (en) Itzuli
Horace Kallen
Edwin Holt (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Morris Hunt (en) Itzuli
Hermann von Helmholtz
Pierre Janet
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, psikologoa, unibertsitateko irakaslea, medikua eta idazlea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakBlaise Pascal eta Ralph Waldo Emerson
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
American Psychological Association (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Linzeen Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Mugimenduapragmatismoa
functional psychology (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 540 Edit the value on Wikidata

Biografia

William James New Yorken jaio zen, AEBetan, 1842ko urtarrilaren 11n. Aita Swedenborgeko teologo nabarmen bat izan zen Henry James Sr. izan zuen, garaiko elite literario eta intelektualak ondo ezagutzen zituena eta ama, berriz, Mary Robertson Walsh izan zen. Lau senide izan zituen: Henry (idazlea), Garth Wilkinson, Robertson eta Alice. Dizdira intelektual nabarmena zuten familiako kide batek baino gehiagok.

William Jamesek alemaniera eta frantsesa hitz egiten zituen eta kosmopolitismoa sustatu zuen. Haurra zenean, familiak bidaia pare bat egin zuen Europara eta horrek bizitzan zehar beste 13 bidaia egiteko bide eman zion[1].

Osasun arazo ugari izan zuen, begietan, bizkarrean, urdailean edo azalean. Depresioak ere hartu ohi zuen eta bere buruaz beste egiteko pentsamenduak ere izaten zituen.

1864an, medikuntza ikasten ari zen Harvarden, baina 1865ean, eten egin zuen Louis Agassiz naturalistarekin batera Amazonas ibaian zehar espedizio bat egiteko xedean. 8 hilabete geroago, bidaia utzi beharrean izan zen, mareoak jasan zituelako eta baztangak heldu ziolako.

Berriro utzi zituen ikasketak 1867ko apirilean, berriro gaixo. Alemaniarantz bidaiatu zuen sendatzeko asmoz eta hantxe egon zen 1868ko azarora arte. 26 urte zituen eta idazten hasita zegoen, jada.

Ez zuen sekula medikuntza praktikatu eta filosofia eta psikologiarantz biratu zuen bere interesak.

1878ko uztailaren 10ean, Alice Gibbensekin ezkondu zen eta bikoteak 5 seme-alaba izan zituen[1]:

Jamesen osasunak okerrera egin zuen. 1909an, gaizki sentitzen zen, baina azken bidaia bat egin zuen Europara, 1910ean. Anaia Henry bisitatu zuen Londresen eta bere bizitzako obra garrantzitsuenetariko bat argitaratu zuen: The Meaning of Truth: A Sequel to "Pragmatism". Nauheimen (Alemania) bainuak hartzeko aprobetxatu zuen eta Henri Bergsonekin bildu zen Parisen. AEBetara itzuli zen abuztuan. Ez zen bere betiko Cambridgeko etxera joan, Chocoruako udako etxera baizik. Hantxe hil zen Chocoruan, New Hampshiren, AEBetan, 1910eko abuztuaren 26an.

Alice senarraren logelan sartu zen, esne pixka bat emateko asmoz -hori zen hartzen zuen gauza bakarra-. Hasieran lo zegoela pentsatu zuen, baina berehala ikusi zuen ez zela betiko kontua: James konortea galduta zegoen. Handik gutxira hil zen[1].

Pentsamendua

Harvardeko Unibertsitatean medikuntza-ikasketak egin zituen eta hango irakasle izan zen 1885etik aurrera. Fisiologia eta psikologia landu zituen bereziki, eta psikologia zientzia natural eta positibo bihurtzen saiatu zen. Fisiologia-ikerketak egin zituen gertaera psikikoen eta nerbio sistemaren arteko lotura azaldu nahiz. Carl Langerekin batera eratu zuen sentipenen teoria periferikoa, sentipenen jatorri fisiologikoa argitzen duena.

Pragmatismoak emandako filosofo nagusietakoa izan zen, Charles Sanders Peirce filosofoaren jarraitzailea. Errealitatea ezagutzeko bide bakarra indukzio metodoa dela zioen, eta horri buruzko ikuspegi mugikorra eta anitza eman zuen filosofia arrazionalistaren eta aprioristaren aurka.

Gogamenaren prozesu subliminal eta fenomeno paranormalen ikertzaile sutsua, garaiko zientzialariak eskandalizatu zituen healers (kuranderoak edo karrerarik gabeko sendagileak) deritzonen lana defendatu zuenean.

1904an, Ba ote da gogamenik? argitaratu zuen Journal of Philosophy, Psychology, and Scientific Methods aldizkarian, gero, 1912an, Essays in Radical Empiricism barnean aterako zena. Subjektu eta objektuaren artean dagoen dualismoa barrera latza zela epistemologiarentzat frogatu nahi zuen eta autokontzientzia -mundu materialari kontrajartzen zitzaion entitate bezala ulertua- baztertzeko garaia zen[2].

1907an, Pragmatism: A New Name for Old Ways of Thinking aurkeztu zuen , Pragmatismoa: izen berri bat pentsamenduaren bide zaharrentzat. Pragmatismoa da ika-mika metafisikoak baretzen lagunduko duen metodoa, bestela, bukaezinak direnak. Mundua bakarra da ala bat baino gehiago daude? Askea da ala ez? Materiala ala espirituala? Metodo pragmatikoak nozio bakoitza interpretatzera eramaten gaitu eta dagokion ondorio praktikoak ateratzera. Ba ote dago alderik bata ala bestea aukeratzean? Ez balego, bi alternatibak gauza berbera lirateke eta ika-mika bertan behera geratu beharko luke. Jamesek pragmatismoa metodoa dela puntualizatzen du eta, horregatik, bere liburuak ez du emaitza konkreturik ematen, munduari aurre egiteko modu bat baita.

Bizitza osoan jarraitu zion depresioak eta bere burua bizitzera behartu zuela zioen.

Egiaren kontzeptua ere landu zuen. Egiaztatzea da beharrezkoa eta, horretarako, ideiak kateatu behar dira, bata bestearen atzetik, harmonian eta oinarrizko funtzioa bete behar dute: norbanakoarentzako tresna garrantzitsuak dira, aukera ezberdinen artean gidatuko dutenak, errealitatera ondo egokituz. Egia horiek lortzea ez da helburu bat, beste behar batzuk aseko dituen bitarteko bat baizik. Egia dena baliozkoa da eta gordetzeak merezi du.

Litekeena, erreala baino zerbait gutxiago eta erabat irreala baino zerbait gehiago dena, zentzunaren nozio bikain horietako beste bat da. Erruki gabe kritikatu arren, nozio horiek iraun egiten dute; eta presio kritikoa laxatzean, berriro euretara jotzen dugu. Norbera, gorputza, zentzu substantzial edo metafisikoan; nozio horietako batek ere ez die ihes egiten pentsamendu era horiei. Praktikan zentzunaren denkmittelak etengabe ateratzen dira garaile. Gizaki orok, eskolatua izan arren, oraindik ere zentzunaren eran pentsatzen du edozein gauzaz, hau da, bere atributuak trukagarritasunez sostengatzen dituen unitate-subjektu iraunkor gisa. Inork ez du zintzo eta tinko erabiltzen lege baten bidez elkarturiko sentsumen-nolakotasunen multzo baten nozio kritikoagoa. Kategoriok eskuan, planak egiten ditugu eta asmaketan ibiltzen gara era berean, eta esperientziaren zatirik urrunenak begien aurrean ditugunarekin lotzen ditugu. Gure azken filosofia kritikoenak moda eta fantasia hutsak besterik ez dira pentsamenduaren ama- hizkuntza honen aldean[3].

Obra nagusiak

  • The Principles of Psychology (1890, Psikologiaren printzipioak)
  • Psychology (Briefer Course) (1892)
  • The Will to Believe and Other Essays in Popular Philosophy (1897)
  • Human Immortality: Two Supposed Objections to the Doctrine, 1897)
  • Varieties of Religious Experience (1902, Erlijio esperientziaren agerraldiak)
  • Talks to Teachers on Psychology: and to Students on Some of Life's Ideals (1899)
  • The Varieties of Religious Experience: A Study in Human Nature (1902)
  • Pragmatism: A New Name for Old Ways of Thinking(1907, Pragmatismoa: izen berri bat pentsamenduaren bide zaharrentzat)
  • A Pluralistic Universe (1909)
  • The Meaning of Truth: A Sequel to "Pragmatism" (1909)
  • Some Problems of Philosophy: A Beginning of an Introduction to Philosophy (1911)
  • Memories and Studies (1911)
  • Essays in Radical Empiricism (1912)
  • Letters of William James (1920)
  • Collected Essays and Reviews (1920)
  • Ralph Barton Perry, The Thought and Character of William James (1935) (500 gutun, William Jamesenak)
  • The Will to Believe, Human Immortality (1956)
  • William James on Psychical Research (1960)
  • The Correspondence of William James (19922004)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William James Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.