William Hayward Pickering
William Hayward Pickering (Wellington, Zeelanda Berria, 1910eko abenduaren 24a - La Cañada Flintridge, Kalifornia, AEB, 2004ko martxoaren 15a) estatubatuar fisikaria izan zen, jatorriz Zeelanda Berrikoa.
William Hayward Pickering | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wellington, 1910eko abenduaren 24a |
Herrialdea | Zeelanda Berria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | La Cañada Flintridge (Kalifornia), 2004ko martxoaren 15a (93 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua University of Canterbury (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Robert Andrews Millikan |
Doktorego ikaslea(k) | Leon Knopoff (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | Jet Propulsion Laboratory |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Biografia
Kaliforniako Teknologia Instituko irakaslea izan zen, eta Pasadenako Jet Propulsion Laboratory laborategiaren (Kalifornia) zuzendari, 1954 eta 1976 urteen artean. Espazioko ikerketetan aditua zen, eta bere lantaldearekin batera Explorer satelitea eraiki zuen. Huraxe izan zen izpi kosmikoak atzemateko baliabideez hornituriko lehenengo espazio-ontzi amerikarra. Era berean, berak asmatu zuen espazio-ontzietan erabiltzen den sistema telemetrikoa, Ranger, Surveyor eta Mariner behaketa-ontzietan, adibidez, erabiltzen dena.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Hayward Pickering |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.