William Harnett

William Michael Harnett (Clonakilty, Irlanda, 1848ko abuztuaren 10aNew York,1892ko urriaren 29a) irlandar jatorria zuen Ameriketako Estatu Batuetako margolaria izan zen. Bere margolan ospetsuenak izadi hilak eta trompe-l'œil teknika erabiliz egindakoak ziren.

William Harnett
Bizitza
JaiotzaClonakilty, 1848ko abuztuaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1892ko urriaren 29a (44 urte)
Hobiratze lekuaCathedral Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
Cooper Union (en) Itzuli
National Academy of Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Genero artistikoaizadi hila
Trompe-l'œila

Discogs: 3624067 Find a Grave: 31173314 Edit the value on Wikidata

Biografia

Harnett Irlandako Gosete Handiaren garaian jaio zen. Laster familia osoa Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen, eta Filadelfian kokatu. 1869an Harnett estatubatuar herritartasuna hartu zuen. Gaztaroan Pensilvaniako Academy of the Fine Arts erakundean ikasi zuen, gauez, lan egiten zuen aldi berean. Garai horretan bere lanbidea zilarrezko mahaietan irarlanak egitea zen. Ondoren, New Yorkeko estatuaren The Cooper Union for the Advancement of Science and Art-en ikasi zuen eta, ondoren, National Academy of Designen, biak New York hirian. Ezagutzen den bere lehen margolana 1874koa da, izadi hil bat. 1888tik aurrera erreumatismoak gogor jo zuen. New Yorken hil zen, 1892an.

Bere lanen ezaugarri batzuk

Haren espezialitatea Trompe-l'œil (frantsesez, "begi-amarria") teknika izan zen, ikusleari benetako gauzaki bat erliebean ikusten duelako irudipena sortzen dion margolana, alegia. Harnetten lanak oso antzeratuak izan ziren, zeren eta bera izan zen benetako aurrekari bat teknika horretan. Estatu Batuetan aitzindaria Raphaelle Peale izan zen, Filadelfian XIX. mendearen hasieran lan egin zuen ertilaria. Dena dela, teknika horren adibideak XVII. mendekoak dira: Herbehereetan margolari batzuek benetako errealismoa eman zizkioten haien lanei, adibidez, Pieter Claesz. Harnettek oso teknika zehatza lortu zuen.

Bere lanaren originaltasuna eskuarki margolanetan jasotzen ez ziren gauzakiak biltzea izan zen: musika-tresnak, ehiza-garaikurrak, pitxerrak... Zenbait kasutan lanak garairako benetako zirikatzeak ziren. Adibidez, Golden Horseshoe (1886) margolanean herdoilduta dagoen ferra bat ohol batean zintzilik jaso zuen. Job Lot, Cheap (1878) margolanean liburu batzuk jaso zituen. Bere lanak ondo saldu ziren, baina batez ere dendetan, bulegoetan eta edaritegietan jartzeko. Garaian lan hauek ez ziren museoetan jartzeko egokitzat hartzen.

Ziur aski, bere lanik ezagunenak After The Hunt (Ehiza ondoren, 1885) margolanaren lau bertsioak dira. Lan horietan ehiza-jantziak, armak, tresnak eta ehiza-garikurrak ikusten dira. Trompe-l'œil oso eraginkorra da, zeren eta, nahiz eta ikusleak ikuspuntuaz aldatu, eraginkorra izaten jarraitzen baitu.

Eraginak beste margolariengan

Margolari batzuek Harnetten eragin zuzena jaso zuten:

  • John F. Peto: elkar ezagutu zuten, eta zenbait kasutan gai antzekoak erabili zituzten.
  • Otis Kaye
  • Jefferson David Chalfan

Iruditegia

Erreferentziak

    Bibliografia

    • FRANKENSTEIN, Alfred: The Reality of Appearance: The Trompe l'Oeil Tradition in American Painting. Greenwich, Connecticut: New York Graphic Society Ltd, 1970. ISBN 0-8212-0357-6.

    Kanpo-estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.