William Dwight Whitney
William Dwight Whitney (Northampton, Massachusetts, AEB, 1827ko otsailaren 9a - New Haven, Connecticut, AEB, 1894ko ekainaren 7a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen.
William Dwight Whitney | |||
---|---|---|---|
1869ko uztailaren 27a - 1870eko uztailaren 26a - Howard Crosby (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Northampton (Massachusetts), 1827ko otsailaren 9a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | New Haven (Connecticut), 1894ko ekainaren 7a (67 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Josiah Dwight Whitney | ||
Ama | Sarah Williston | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Williams College (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | lexikografoa, hizkuntzalaria, liburuzaina, itzultzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Society for Classical Studies (en) San Petersburgoko Zientzien Akademia American Oriental Society (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia American Antiquarian Society (en) Accademia delle Scienze di Torino Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala | ||
Biografia
Sanskrito hizkuntzako aditu handienetako bat izan zen. Ikerketa-talde zabal baten buru zela, Vedak itzuli eta argitaratu zituen, sanskritoaren forma zaharrenean idatziak, eta klasiko bihurtu den lan bat argitaratu zuen, Sanskrit Grammar (1879, Sanskritoaren gramatika). Bestalde, sanskritoaren hiztegi handi baten lankide izan zen, eta garai hartan Estatu Batuetako hoberena zen, ingelesezko hiztegi orokor baten argitaldari buru izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.