William Collins
William Collins (Chichester, Sussex, Ingalaterra, 1721eko abenduaren 25a - 1759ko ekainaren 12a) ingeles olerkaria izan zen.
William Collins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chichester, 1721eko abenduaren 25a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Chichester, 1759ko ekainaren 12a (37 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Magdalen College Winchester College (en) The Prebendal School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Biografia
XVIII. mendeko poeta prerromantiko handienetakoa. Familia burges baten semea zen, eta miseria gorrian bizi izan zen. Eroetxe batean hil zen.
Haren lan nagusia: Odes on several descriptive and allegorical subjects (1747, Gai deskriptibo eta alegoriko batzuei buruzko odak). Ode to Evening (Oda arratsari) izan zen haren poema ospetsuena, bertso librean idatzi zuen bakarra. Lirikotasun, exotikotasun eta freskotasun berezi batez hornituriko lanak idatzi zituen.
William Collinsen obra ez da XX. mendera arte behar bezala ezagutu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.