William Beveridge
William Henry Beveridge (Rangpur, Bangladesh, 1879ko martxoaren 5a – Oxford, Oxfordshire, 1963ko martxoaren 16a) britainiar ekonomialaria eta gizarte erreformagilea izan zen. Beharbada ezaguna da batez ere 1942an idatzitako txostenagatik, "Social Insurance and Allied Services" izenekoa (edo zuzenean "Beveridge Report") Bigarren Mundu Gerraren ostean Erresuma Batuko Alderdi Laboristak garatuko zuen "Ongizatearen gizartea" delakoaren oinarriak ezarri zituena, tartean "National Health Service" osasun zerbitzu publikoa 1948an.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Beveridge |
- (Ingelesez)Beveridgeren biografia BBCren webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.