Willi Heinrich

Willi Heinrich (Heidelberg, Alemania, 1920ko abuztuaren 9a - Dobel, 2005eko uztailaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.

Willi Heinrich
Bizitza
JaiotzaHeidelberg, 1920ko abuztuaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDobel, 2005eko uztailaren 12a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Zerbitzu militarra
GraduaOberschütze (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

willi-heinrich.de
IMDB: nm0374504 Allocine: 604693 Allmovie: p310322 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bigarren Mundu Gerran ekialdeko frontean ibili zen. Gerra bukatuta eleberriak idazten hasi zen. 1954an, Baden-Badenera joan zen bizitzera, eta harrezkero idazten hasi zen buru-belarri. Bere lehen eleberrian gerraz, gerratik etxerako itzuleraz eta emigrazioaz hitz egiten zuen batez ere, baina 1960ko hamarraldian, giza harremanen alderdi erotikoetara bildu zuen arreta osoa, arazo politikoen eta sozialen oinarri gisa hartuta.

Bere lehen eleberrian Das geduldige Fleisch (1955, Haragi pairatsua) gerrako izugarrikeriak kontatu zituen, eta arrakasta handia izan zuen; Sam Peckinpah zuzendariak Steiner filma egin zuen Heinrichen eleberri horretan oinarri hartuta. Gerrari buruzkoak dira, baita ere, Der goldene Tisch (1956, Urrezko mahaia), Die Gezeichneten (1958, Markatuak) eta Alte Häuser sterben nicht (1960, Etxe zaharrak ez dira hiltzen) eleberriak. Gainerako obrak denbora-pasako eleberriak dira, hizkuntza askotara itzuliak eta arrakasta itzela izandakoak: Schmetterlinge weinen nicht (1969, Tximeletek ez dute negarrik egiten), So long, Archie (1972), Eine Handvoll Himmel (1976, Zeru puska bat) eta Zeit der Nymphen (1987, Ninfa garaia).

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.