Willem de Sitter
Willem de Sitter (1872ko maiatzak 6-1934ko azaroak 20) herbeheretar fisikari, matematikari eta astronomo bat izan zen.
Willem de Sitter | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sneek, 1872ko maiatzaren 6a | ||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Leiden, 1934ko azaroaren 20a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Westerveld (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Groningengo Unibertsitatea | ||
Tesia | Q66819360 | ||
Tesi zuzendaria | Jacobus Kapteyn | ||
Doktorego ikaslea(k) | Jan Woltjer (en) Willem Hendrik van den Bos Dirk Brouwer (en) Simon Cornelis van Veen (en) Simon Cornelis van Veen (en) Coert Hendrik Hins (en) Pieter Kremer (en) August Juliaan Leckie (en) | ||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa, matematikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Groningengo Unibertsitatea (1899 - 1908) Groningengo Unibertsitatea (1901 - 1908) Leidengo Unibertsitatea (1908ko uztailaren 27a - 1934ko azaroaren 20a) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala | ||
Sneek herrian jaioa, De Sitterrek matematika Groningako Unibertsitatean ikasi zuen, non astronomia laborategirako lan egin zuen. 1897 eta 1899 artean Lurmutur Hiriko Behatokian lan egin zuen, Hegoafrikan. 1908an Astronomia irakasle izendatua izan zen Leidengo Unibertsitatean. Hiri honetako behatokiko zuzendari ere izan zen 1919tik hil zen arte.
De Sitterrek bere ekarpenik nagusienak kosmologia fisikoaren esparruan egin zituen. 1932an, Albert Einsteinekin batera, argirik igortzen ez duten materia kopuru handiak egon daitezkeela argudiatzen zuten lan baten elkarregile izan zen, gaur egun zulo beltz bezala ezagutzen direnak. De Sitter espazioaren kontzeptuagatik ere nabarmendu zen, Einsteinen erlatibitate orokorrarentzako ebazpen bat, non materiarik ez dagoen eta konstante kosmologiko positiboduna den. Honek hedapen esponentzial bat dakar, Unibertso hutsa. De Sitter Jupiter planetaren ikerketagatik ere ezaguna izan zen. 1934ko azaroak 20an hil zen Leidenen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem de Sitter |