Will Eisner
William Erwin "Will" Eisner (1917ko martxoaren 6a, Brooklyn, New York – 2005eko urtarrilaren 3a, Lauderdale Lakes, Florida) estatubatuar komikigile famatua izan zen.
Will Eisner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1917ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Fort Lauderdale, 2005eko urtarrilaren 3a (87 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Heziketa | DeWitt Clinton High School (en) Art Students League of New York (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, komiki gidoilaria, idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, margolaria, argitaratzailea, marrazkilaria eta ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | School of Visual Arts (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Willis Rensie, Mr. Heck, W. Morgan Thomas, Erwin Willis eta Ford Davies |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
willeisner.com | |
| |
Gaztetan, Milton Caniff, Alex Raymond eta George Herrimanen lanak ezagutu zituen, eta eragin zuten bere sorkuntza prozesuan. Komikietako lehenbiziko teorikoetako bat izan zen, ondorengo komikigile askorengan eragina izan zuen, batez ere eleberri grafikoari dagokioenez. Bere komiki nabarmenenak The Spirit (1940–1952) eta A Contract with God and Other Tenement Stories (1978) izan ziren.
Bizitzaren lehenengo hamarkadak
Familia judu baten kidea izan zen, zehazki 11 anai-arreben artean. Aita, Shmuel "Samuel" Eisner, orduko Austria-Hungariako inperioan jaio zen, gaur egun Ukrainakoa den hiri batean. Ama, Fannie Ingber, Errumaniatik iritsi zen AEBetara. Willek 10 urte zituela, ama hil zen, eta gutxi geroago aita. Hainbat eta hainbat familia bezala, 1929ko krakak kolpatu zituen Eisnertarrak ere. Goiz hasi zen hortaz lanean Will, diru-sarrerekin laguntzeko.
Arteekiko zaletasuna jaso zuen aitarengandik, eta pulp literaturarekin txunditu zen gaztetandik, baita Man Ray moduko artisten film abangoardistekin ere. "Wow, What A Magazine!" aldizkarirako hasi zen marrazkiak egiten.
The Spirit (1940-52)
Komiki honen pertsonaia nagusia krimenaren aurkako ekintzailea da, maskara batekin jantzita dagoena. Denny Colt detektibe gaztea da, jatorriz, "The Spirit" ezizenaren azpian dagoena. New York hirian kokatuta dago, nahiz eta "Central City" moduan agertu. Istorio hauek John Law-ren inguruan idatzitakoak dituzte oinarri, Lady Luch eta Mr Mystic pertsonaiekin, Eisnerrek berak sortutakoak.
Ebony White da pertsonaia nagusiaren laguntzailea, afroamerikarra garai hartan erabiltzen ziren estereotipoekin. Beste pertsonaia batzuk Dr. Cobra, Darling O'Shea, Hazel P. Macbeth, Lorelei Rox, Mister Carrion, The Octopus, P'Gell, P.S. Smith, Officer Sam Klink, Sand Saref, Silk Satin eta Silken Floss dira.
Bestela, "Ev'ry Little Bug" abestia idatzi zuen Eisnerrek komiki honetarako, eta modu jarraian agertzen zen 1946 eta 1950 artean.
Argitaratzaileak Eisner & Iger izan ziren, 1940ko ekainetik 1952ko urria arte. Horren ostean, komikiari jarraipena eman zioten Kitchen Sink Press, DC Comics, IDW Publishing eta Dynamite Entertainment argitaratzaileek.
Eleberri grafikoen aitabitxia (1970-2005)
1971an itzuli zen komikien mundura, gerraostea igaro eta gero, eta "A Contract with God" argitaratu zuen 1978an, historiako lehendabiziko eleberri grafikoen artean dagoena. Bertan, pertsonaiak juduak eta pobreak dira, eta liburuan islatzen du gizakiek Jaungoikoarekin daukaten harremana, sarritan gatazkatsua.
Ondoren, "The Building", "A Life Force", "Dropsie Avenue" eta "To the Heart of the Storm" liburuak argitara eman zituen.
Bibliografia
- 1975: Odd Facts. Tempo Star Books.
- 1978: A Contract with God. Baronet Books.
- 1983: Life on Another Planet.
- 1985: Comics and Sequential Art.
- 1986: New York: The Big City eta The Dreamer.
- 1987: The Building.
- 1988: A Life Force.
- 1989: Art of Will Eisner. Kitchen Sink.
- 1991: To the Heart of the Storm eta The Will Eisner Reader.
- 1993: Invisible People.
- 1995: Dropsie Avenue eta Will Eisner Sketchbook. Kitchen Sink.
- 1996: Graphic Storytelling and Visual Narrative eta The Princess and the Frog (Grimm anaiak).
- 1998: A Family Matter.
- 2000: Last Day in Vietnam, The Last Knight (Miguel de Cervantes) eta Minor Miracles.
- 2001: Will Eisner's Shop Talk. Dark Horse Comics.
- 2002: The Name of the Game.
- 2003: Fagin the Jew.
- 2004: Will Eisner's John Law: Dead Man Walking. IDW.
- 2005: The Plot: The Secret Story of The Protocols of the Elders of Zion. WW Norton.
Heriotza
Will Eisner hil zen bihotzeko kirurgia baten konplikazioen ondorioz, izan ere, lau by-pass ipini behar izan zizkioten arteria koronarioetan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Will Eisner |
- Will Eisnerri buruzko webgunea (Ingelesez)