Wilhelm Eduard Weber
Wilhelm Eduard Weber (Wittenberg, 1804ko urriaren 24a - Göttingen, 1891ko ekainaren 23a) alemaniar fisikaria izan zen.
Wilhelm Eduard Weber | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wittenberg, 1804ko urriaren 24a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Bizilekua | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Göttingen, 1891ko ekainaren 23a (86 urte) | ||
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Göttingen (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Halle-Wittenberg (en) Göttingengo Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Tesi zuzendaria | Johann Schweigger (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Eduard Riecke (en) Friedrich Kohlrausch (fisikaria) Ernst Abbe (en) Theodor Reye (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa | ||
Lantokia(k) | Leipzig | ||
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea University of Halle-Wittenberg (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Zientzien Bavariar Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Accademia delle Scienze di Torino | ||
Bizitza
Halleko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Halle, Göttingen eta Leipzigeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Elektrizitateari eta magnetismoari buruzko lanak egin zituen. Carl Friedrich Gaussekin batera Lurraren elektromagnetismoa aztertu zuen, eta lehenengo telegrafo elektrikoa egin zuten biek. Elektrizitatearen garapenean eragin handia izan zuen, elektrizitatea neurtzeko unitate absolutuen sistema eman baitzuen, gauss unitate magnetikoan oinarritua.
Argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak ezarri zituen, eta magnetismoaren teoria bat azaldu zuen, geroago Paul Langevinek zehaztu zuena. Nazioarteko Sisteman jario magnetikoa neurtzeko erabiltzen den unitateak weber izena du. Higitzen ari diren partikula kargatuek eragiten dituzten indarren oinarrizko legea aurkitu zuen 1846an. Uhinen higidura ikertu zuen Ernst Heinrich bere anaia nagusiarekin batera. Eduard Friedrich anaia gaztearekin, berriz, gizakien higiduraren fisiologia aztertu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Eduard Weber |