Wilhelm Reich
Wilhelm Reich (Dobzau, Galitzia, gaur egun Dobrzcynica, Ukraina, 1897ko martxoaren 24a - Lewisburgeko espetxean, Pennsylvania, AEB, 1957ko azaroaren 3a) austriar psikiatra eta psikoanalista izan zen. Psikoanalisia langile-iraultzaren ildora bideratzen saiatu zen, eta sexu-etika goitik behera aldatzea proposatzen zuen.
Wilhelm Reich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dobrianychi (en) , 1897ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Austria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Union konderria (Pennsylvania), 1957ko azaroaren 3a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Orgonon (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Annie Reich (en) (1922 - 1933) Elsa Lindenberg (en) (1933 - 1940) Ilse Ollendorf (en) (1946 - 1951ko iraila) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea (1918 - 1922ko uztaila) Medikuntzako doktorea |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Tesi zuzendaria | Julius Wagner-Jauregg |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra, filosofoa, akademikoa, sex educator (en) , idazlea eta psikoanalista |
Enplegatzailea(k) | Vienna General Hospital (en) (1922 - 1924) Eduard Hitschmann (en) (1924 - 1930) Osloko Unibertsitatea (1934 - 1939) New School (en) (1939ko iraila - 1941eko maiatza) Orgonon (en) (1943 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Freudo-Marxism (en) vegetotherapy (en) Orgone (en) Orgastic potency (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Austriako Alderdi Komunista Alemaniako Alderdi Komunista Austriako Alderdi Sozialdemokrata |
wilhelmreichtrust.org | |
Biografia
Sigmund Freuden ikasle eta, 1920. urtetik aurrera, Vienako Psikoanalisi Elkarteko kide izan zen. Komunista zen; Austriako alderdi sozialdemokratako kide egin zen 1927an, eta hiru urte geroago Berlinen bizilekua harturik, Alemaniako alderdi komunistakoa.
1927an "Orgasmoaren funtzioa" liburua idatzi zuen; liburu horretan giza osasunaren funtsezko osagarritzat aurkeztu zuen orgasmoa, eta sexu-askapenaren beharra azpimarratu zuen. Alderdi komunistak, Reichen aholkuei jarraituz, langileriaren sexu-politika bideratzeko elkartea (Sexpol) sortu eta zuzendu zuen Alemanian. 1929an "Materialismo dialektikoa eta psikoanalisia" lana idatzi zuen, marxismoaren eta psikoanalisiaren arteko sintesia egiteko asmoz.
Reich arian-arian urrunduz joan zen Freuden teorietatik: guztiz zalantzan jarri zuen Ediporen konplexuaren unibertsaltasuna, eta eduki politiko argi bat eman zien bere teoriei. Reichen arabera, guztiz garrantzitsuak dira familia tradizionala eta haurtzaroko eta gaztaroko sexu-zapalkuntza gizarte kontserbadorea mantentzeko. Ikuspegi horren inguruan eman zituen hurrengo lanak: "Gazteen sexu-borroka" (1932), "Izaeraren azterketa" (1933), "Sexualitatea kultura-borrokan" (1933), "Faxismoaren masa-psikologia" (1933).
1933an Alemania utzi behar izan zuen, nazien agintaldia hasi zenean, eta Eskandinavia aldera jo zuen lehenik. 1934an nazioarteko psikoanalisi-elkartetik kanpo utzi zuten bere ideiengatik, eta alderdi komunistatik egotzi zuten estalinismoari eginiko kritikengatik. 1939an Estatu Batuetara joan zen, eta itxura berri bat eman zion bere obrari. Kosmogonian oinarrituriko erlijio-sistema bat irudikatu zuen, eta aurkitu uste zuen biologia-indar berri batez eritasun guztiak sendatzeko gai zela adierazi zuen. Arazoak izan zituen legetik kanpoko medikuntzan aritzeagatik, eta merkatuan jarri zituen orgon edo energia kosmikoz hornituriko sendagaiak debekatu zituzten. Bere obra guztia eraberritu zuen Estatu Batuetan: Adi, gizon txiki (1951-1952); Kristoren hilketa (1952-1953).
Politika eta sexualitatea[1]
Reich militatante komunista izan zen, eta psikoanalisia eta marxismoa batzen saiatu zen.
1930. urtea baino lehen, sexuari buruz hitz egiteko sei aholkularitza-zentru zabaldu zituen langileentzat, mediku batek zuzenduta. Sexpol aholkularitza ematen zien pazienteei, eta honek arrakasta handia izan zuen. Gainera, Reich, pazienteen etxeetara hurbiltzen zen haien diagnostikoa hobetzeko asmoz eta klinika mugikorra ere jarri zuen martxan nerabeen sexualitatea, antikontzeptiboak, abortoa eta dibortzioa jendartean zabaltzeko.
Honen ondorioz, hainbat asoziaziok, komunitatek eta baita partidu komunistak beren elkarteetatik kanporatu egin zuten.
Aurretik aipatu bezala, bi urte igaro zituen Alemanian, hilabete batzuk Danimarkan eta Suedian, eta bost urte eman zituen Norvegian, baina azkenik Amerikako Estatu Batuetara joan zen 1939. urtean, eta bertan ezarri zen.
Orgona
1939. urtean Orgon kontzeptua asmatu zuen, orgasmo eta organismo hitzak nahastuz, hauen arteko energia "kosmikoa" definitzeko asmoz.
Hori aurrera eramateko, "orgon akumuladoreak" eraikitzen hasi zen. Zurezko eta metalezko kaxak ziren, barruan pazienteak sartzen zituen energia horren onurei probetxua ateratzeko. Orgonari lotuta beste proiektu batzuk ere eratu zituen, eta merkaturatu.
1940. urteko abenduaren 30ean, Reich Albert Einsteini idatzi zion bere aurkikuntza zientifikoa erakutsi nahian eta honi buruz hitz egiteko, eta egun batzuk geroago Einstein bisitatzera joan zen. Einsteinek Reichen asmakuntzak probatu zituen eta aldaketa batzuk egin zizkion, Reichi gutun bidez aurkeztu zizkionak, baina azkenean ez zuen bere teorietan parte hartu.[2]
Honen harira, Reichek iruzur salaketa bat jaso zuen, eta bere produktuak saltzea debekatu zioten. Arrazoi beragatik atxilotu zuten urte batzuk geroago.
Atxiloketa eta heriotza
Atxiloketa
1956. urtean, autoz zihoalarik, atxilotu egin zuten, Amerikako Estatu Batuetako bi estaturen arteko mugan. Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten. Gainera, kartzelan zegoen bitartean, berak idatzitako 6.000 kilo liburu erretzeko agindua eman zuen epaileak, artean oso pertsona polemikoa bihurtu zelako.
Heriotza[3]
Urtebete beranduago, 1957. urteko azaroaren 3an, baldintzapeko askatasuna lortu baino egun bat lehenago, goizeko zenbaketa egiten ari ziren bitartean zeldan aurkitu zuten hilda, goizeko 7etan. Dirudienez, urritasun kardiako batek hil zuen, baina arazo hori diagnostikatuta ez zegoenez, heriotza misteriotsua izan zela diote.
Liburu aipagarriak[3]
- Izaera instintiboa: egoaren patologiari buruzko ikerketa psikoanalitikoa (Viena, 1925). Der triebhafte Charakter: Eine psychoanalytische Studie zur Payhologie des Ich.
- Orgasmoaren funtzioa: bizitza sexualaren psikopatologia eta soziologia (Viena, 1927). Die Funktion des Orgasmus: Zur Psychopathologie und zur Soziologie des Geschlechtslebens.
- Asaldura eta asetze sexuala (1929). Sexualerregung und Sexualbefriedigung.
- Heldutasun sexuala, abstinentzia, ezkontzako moralitatea: erreforma sexual bergesari egindako kritika (1930). Geschlechtsreife, Enthaltsamkeit, Ehemoral: Eine Kritik der bürgerlichen Sexualreform.
- Moral sexualaren ezusteko sartzea: ekonomia sexualaren historia (Copenhague, 1932). Der Einbruch der Sexualmoral: Zur Geschichte der sexuellen Ökonomie.
- Izaeraren analisia: ikasle eta praktikante analistentzako psikoterapiaren teknika eta fundamentuak (Berlin, 1933). Charakteranalyse: Technik und Grundlagen für studierende und praktizierende Analytiker.
- Faxismoaren masen psikologia (1933). Massenpsychologie des Faschismus.
- Zer da Klasearen Kontzientzia?: Langile mugiemenduaren erreformari buruzkoa (1934). Was ist Klassenbewußtsein?: Über die Neuformierung der Arbeiterbewegung.
- Kontaktu psikikoa eta fluxu begetatiboa (1935). Psychischer Kontakt und vegetative Strömung.
- Iraultza Sexuala gerra kulturalean: gizakiaren berregituratze sozialista (1936). Die Sexualität im Kulturkampf: Zur sozialistischen Umstrukturierung des Menschen.
- Sexualitatearen eta antsieatearen funtzio elektrikoaren emaitza esperientalak (1937). Experimentelle Ergebniße Über Die Elektrische Funktion von Sexualität und Angst.
- Jendea estatuan (1937). Menschen im Staat.
- Bione: bizitza begetalaren jatorria (1938). Die Bione: Zur Entstehung des vegetativen Lebens.
- Orgonaren aurkikuntza eta energia biologikoaren arazo ekonomiko-sexualak: orgasmoaren funtzioa (1942). Die Entdeckung des Orgons Erster Teil: Die Funktion des Orgasmus.
- Adi, gizon txiki! (1945). Rede an den kleinen Mann.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Reich |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) 20Minutos. «Reich, el sexólogo revolucionario» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- (Gaztelaniaz) Wilhelm Reich. 2018-03-13 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- (Ingelesez) Wilhelm Reich. 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).