Wilhelm Pieck
Friedrich Wilhelm Reinhold Pieck (Guben, Brandenburgo, Prusia, gaur egun Gubin, Polonia, 1876ko urtarrilaren 3a - Ekialdeko Berlin, 1960ko irailaren 7a) alemaniar politikari komunista izan zen. Lanbidez arotza, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata sartu zen 1895ean. Alderdiko ezkerreko fakzioko kidea izan zen eta Lehen Mundu Gerraren aurka agertu zen. 1918an Alemaniako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen eta 1919ko urtarrilaren 19an Rosa Luxemburg eta Karl Liebknechtekin batera atxilotu zuten. Beste biek ez bezala, hilketari ihes egitea lortu zuen.1933an Moskura erbesteratu zen nazismotik ihes egiteko. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Alemaniara itzuli zen Armada Gorriarekin. 1949an Ekialdeko Alemaniako presidente hautatu zuten eta 1960an hil zen karguan.
Wilhelm Pieck | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1949ko urriaren 11 - 1960ko irailaren 7a ← baliorik ez - Walter Ulbricht →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Guben, 1876ko urtarrilaren 3a | ||||||||||
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | ||||||||||
Heriotza | Berlin, 1960ko irailaren 7a (84 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | The Socialists' Memorial (en) Zentralfriedhof Friedrichsfelde (en) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Familia | |||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta Erresistentziaren kidea | ||||||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | National Committee for a Free Germany (en) Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialista Batua Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Alemaniako Alderdi Komunista | ||||||||||