Wilhelm Ostwald
Friedrich Wilhelm Ostwald (errusieraz: Фридрих Вильгельм Оствальд, letonieraz: Vilhelms Ostvalds; Riga, 1853ko irailaren 2a - Großbothen, 1932ko apirilaren 4a) alemaniar kimikaria izan zen.
Wilhelm Ostwald | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Riga, 1853ko irailaren 2a |
Herrialdea | Alemania Errusiar Inperioa |
Heriotza | Großbothen eta Grimma, 1932ko apirilaren 4a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Great Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Gottfried Ostwald |
Ama | Elisabeth Ostwald |
Ezkontidea(k) | Flora Helene* Mathilde Ostwald (von Reyher) (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Imperial University of Dorpat (en) Tartuko Unibertsitatea Riga State Gymnasium No.1 (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Carl Schmidt (en) Arthur von Oettingen (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Ejnar Hertzsprung Arthur Amos Noyes (en) Alwin Mittasch (en) Arthur Amos Noyes (en) Christian Füchtbauer (en) George Jaffé (en) Max Trautz (en) Otto Pufahl (en) Colin G. Fink (en) |
Hizkuntzak | esperantoa Idoa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, esperantista, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea, Idist (en) , idazlea, fisikaria, filosofoa eta irakaslea |
Lantokia(k) | Leipzig |
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology Imperial University of Dorpat (en) Rigako Unibertsitate Teknikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Suediako Zientzien Errege Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino Korporatsioon Fraternitas Rigensis (en) |
Rigako politeknikoan kimikako irakaslea izan zen, Leipzigeko unibertsitatean kimika-fisikakoa eta institutu elektrokimikoaren zuzendaria (1898). Ostwald, Nernst, Van’t Hoff eta Arrheniusekin batera, kimika-fisikaren sortzailetzat jotzen da. Ikerketarik garrantzitsuenak oreka kimikoa, zinetika kimikoa, eroamen elektrolitikoa, katalisia eta uraren ioitzeari buruz egin zituen. Atomoari buruzko teoria ez zuen onartu. Higikunde monistako kide izan zen; higikunde honen tesi nagusiaren arabera, energia da (eta ez materia) mundu fisikoaren gaia; hau da, errealitate posible guztiak energiak hartzen dituen itxura edo forma ezberdinak baino ez dira. 1909an Kimikako Nobel saria jaso zuen korronte elektrikoek disoluzioetan sortzen dituzten erreakzio kimikoei eta katalisiari buruz egindako lanengatik. Lan aipagarriak: Energia eta energiaren aldaketak (1888), Energia (1908), Filosofia naturalaren oinarriak (1914).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak