Wilhelm Miklas
Wilhelm Miklas (Krems an der Donau, 1872ko urriaren 15a - Viena, 1956ko martxoaren 20a) Austriako bigarren presidentea izan zen 1928tik Anschlussera 1938an. Sozial Kristau Alderdiko kidea izan zen eta Alemaniako nazionalismoaren aurka agertu zen. Batzar Federalak 1928an aukeratu zuen presidente Michael Hainisch ordezkatzeko. Hasiera batean Arthur Seyss-Inquart barne ministro eta kantziler izendatzeko nazien eskakizunen aurka agertu zen, baina inbasio mehatxuen ondoren onartu egin zuen.
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.