Wight
Wight[1] (ingelesez: Isle of Wight, 'aɪl_əv_'waɪt ahoskatua) Ingalaterrako hegoaldean dagoen uharte eta konderria da, Hampshireko kostaldetik hegoaldera kokatutakoa. 380 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 140.000 biztanle zituen (368 biz./km2). Hiriburua Newport da (ia 24.000 biztanle 2001ean).
Wight | |||
---|---|---|---|
Isle of Wight | |||
Isle of Wight UK locator map 2010.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Newport 50°42′4″N 1°17′18″W | ||
Azalera | 384 | ||
Mugakideak | Hampshire | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | council of Isle of Wight Council (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 142.296 (2020) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 374,3 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 240 V. 50 Hz.Europlug (en) eta BS 1363 (en) | ||
iwight.com |
Kareharrizko mendialdea da, eta ekialdetik mendebalerantz luzatzen da. Kostaldeak malkartsuak dira, hegoaldean batez ere. Klima epela du, eta udatiarrentzako eta turistentzako jomuga bihurtu da. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda), eta industria (hegazkingintza, ontziolak, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.[2]
Klima
Datu klimatikoak (Wight uhartea) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 9 | 10 | 13 | 16 | 18 | 20 | 21 | 19 | 15 | 12 | 10 | 14.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3 | 3 | 4 | 7 | 9 | 12 | 14 | 14 | 12 | 9 | 6 | 4 | 8.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 89 | 61 | 66 | 48 | 56 | 53 | 41 | 56 | 66 | 79 | 84 | 89 | 788 |
[erreferentzia behar] |
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).
- Lur entziklopedietatik hartua.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.