Wide Awake
Wide Awake (euskaraz Guztiz Esnatua), 1998ko M. Night Shyamalan indiar-estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama-komedia film bat da. Denis Leary, Dana Delany, Robert Loggia, Joseph Cross, Timothy Reifsnyder eta Rosie O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.
Wide Awake | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Wide Awake |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Grabazio lekua(k) | Filadelfia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | M. Night Shyamalan |
Gidoigilea(k) | M. Night Shyamalan |
Antzezlea(k) | |
Denis Leary Dana Delany Joseph Cross Rosie O'Donnell Robert Loggia Julia Stiles Camryn Manheim Dan Lauria | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Cathy Konrad Cary Woods (en) ![]() |
Edizioa | Andrew Mondshein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Edmund Choi (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Adam Holender |
Argumentu nagusia | beisbola |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
AEB, Philadelphia, Merion Station auzunea. Joshua Beal (Joseph Cross), 10 urteko mutikoak bizitza eta heriotzari buruzko erantzunak topatzeko bilaketa pertsonal bati ekin dio, bere aitona (Robert Loggia) hilberri maitearen heriotzak bultaturik.
Josh Mercy Academy eskola katolikoko ikaslea da, eta bere buruari Jainkoa ba ote den galdetzen dio, bereziki Dave (Timothy Reifsnyder) lagunari epilepsia duela iragartzen diotenean eta lehenbizikoz maitemintzen denean.
Helduek ez dizkiote erantzun baliagarririk ematen, beraz mutikoak Jainkoa topatzeko bere bidaiari ekingo dio, Dave eta Ahizpa Terry (Rosie O'Donnell ) moja beisbolzalearekin batera.
Azkenean bila ari zena ustekabean topatuko du.
Aktoreak
Nagusiak
- Denis Leary: Beal jauna
- Dana Delany: Beal andrea
- Joseph Cross: Joshua A. Beal
- Rosie O'Donnell: Ahizpa Terry
- Timothy Reifsnyder: Dave O'Hara
- Robert Loggia: Aitona Beal
- Camryn Manheim: Ahizpa Sophia
- Vicki Giunta: Ahizpa Beatrice
- Julia Stiles: Neena Beal
Supporting
- Heather Casler: Hope
- Dan Lauria: Aita Peters
- Stefan Niemczyk: Frank Benton
- Michael Pacienza: Freddie Waltman
- Michael Shulman: Robert Brickman
- Jaret Ross Barron: Dan
- Jarrett Abello: John
- Joseph Melito: Billy (kredituetan Joseph Melito Jr.)
- Peter A. Urban Jr.: Newman
- Jahmal Curtis: Ikaslea
- Michael Craig Bigwood: Mutikoa
- Gil Robbins: Geary kardinala
- Marc H. Glick: Aita Sebastian
- Robert K. O'Neill: Apaiz gaztea
- Deborah Stern: Waltman andrea
- Joey Perillo: Waltman jauna
- Jerry Walsh: Amerikar futbol entrenatzailea
- Liam Mitchell: Gimnasia irakaslea
- Charles Techman: Atezaina
- Antoine McLean: Wilson
- Arleen Goman: Pitman andrea
- Mets Suber: Lasterketa haslea