Who's Harry Crumb?
Who's Harry Crumb? (euskaraz Zein Da Harry Crumb?), 1989ko Paul Flaherty estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia eta misteriozko film bat da. John Candy, Jeffrey Jones, Annie Potts, Tim Thomerson, Barry Corbin eta Shawnee Smith aktoreek antzeztu zuten.
Who's Harry Crumb? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Who's Harry Crumb? |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, comedy thriller (en) eta film komikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Flaherty (en) |
Antzezlea(k) | |
John Candy Jeffrey Jones Annie Potts Barry Corbin (en) Shawnee Smith Jim Belushi Beverley Elliott (en) Garwin Sanford (en) Joe Flaherty Tim Thomerson Wesley Mann | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arnon Milchan |
Konpainia ekoizlea | TriStar Pictures (en) |
Edizioa | Danford B. Greene |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michel Colombier |
Argazki-zuzendaria | Stephen Marshall Katz |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentua
AEB, Los Angeles. Harry (John Candy) detektibe prestigiotsuez osatutako Crumb abizenadunen belaunaldiaren azken kidea da. Zoritxarrez, Crumbdarren ezaugarria izan den talentua Harry gaixoaz ahaztu egin da, eta honek ondorengotzan abizena eta bulegoa bakarrik jaso ditu. Baldarra eta fundamentugabea, bere lanbiderako ezaugarri kaxkarrak dira. Dena den, kasu berri bat ikertzeko ardura jaso du: P.J. Downing (Barry Corbin) aberatsaren Jennifer (Renée Coleman) alaba eta modeloaren bahiketa kasua argitzea eta berau askatzea.
Aktoreak
- John Candy: Harry Crumb
- Jeffrey Jones: Eliot Draisen
- Annie Potts: Helen Downing
- Tim Thomerson: Vince Barnes
- Barry Corbin: P.J. Downing
- Shawnee Smith: Nikki Downing
- Valri Bromfield: Casey detektibea
- Renée Coleman: Jennifer Downing
- Wesley Mann: Tim
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)